Kaitin Allende

Kaitin Allende Zaldunbide (Arrasate, Gipuzkoa, 1972ko maiatzaren 20a) kazetaria eta komediantea da.

Kaitin Allende

Bizitza
JaiotzaArrasate, 1972ko maiatzaren 20a (51 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta bakarrizketalaria

Biografia

EHUn Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi ondoren, Goiena komunikazio taldean hasi zuen kazetaritza ibilbidea, eta ondoren Euskadi Irratian, "Uda giro", "Ez dago Siestarik" eta "Ipurtargia" saioak aurkeztu zituen. Eguberrietako, San Sebastian eguneko zuzeneko emanaldia, Bilboko Aste Nagusirako Radio Euskadi eta Euskadi Irratirako 2019.urteko saio bereziak ere  egin ditu. Bestalde, Albistegi eta saioetan egin du lan, 1999tik 2020ra bitartean, baita Kultura.eus, Kultur Leihoa, Faktoria Magazine, Amarauna, Faktoria Albistegian eta abaretan ere.[1]

Sorginen Laratza ETB1eko late night saion egin zen ezagun erreportari modura.[2] Bizkaia Irratiko esatari ere izan da. ETB2n, Bilboko Aste Nagusian, Mari Jaiaren saio berezia aurkeztu zuen, Ander Iribar esatariarekin batera, Arriaga Antzokitik 2018an eta baita 2019an ere.[3]

2019an Bakarrizketak egiteari ekin zion.[1]

2021eko urtarriletik Radio Vitoriako, "Déjate Llevar" saioan egiten du lan asteburu eta jaiegunetan.[4]

Sariak

  • 2021ean Gasteizko I. Umore jaialdiko bakarrizketa lehiaketan lehen saria jaso zuen[5]

Bakarrizketak

  • “Artistak eta kazetariak” kazetari lanbideari buruzko eguneroko gorabeherei buruzkoa[6].
  • "Txinpartak" umeak zaindu beharrean eguna patrikako telefonoari begira ematen dutenei buruzkoa.
  • "Kokoteraino" konfinamenduaren bizipinenak kontatzen ditu.[7]
  • Klimaterioa[8]

Erreferentziak

  1. «Bizitzak sekulako oparia egin dit» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. 'Sorginen laratza' saioak ezustekoa emango dio Unax Ugalderi. Euskaldunon Egunkaria, 55 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Amplio seguimiento a la Aste Nagusia de Bilbao, en EiTB» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Así ha comenzado "Déjate Llevar", el nuevo programa de los fines de semana» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2021-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  5. «Kaitin Allendek irabazi du Gasteizko I. Umore Jaialdiko bakarrizketa txapelketa - Okondo» Aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-04).
  6. «Bizitzak sekulako oparia egin dit» Euskal Irrati Telebista 2020-01-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  7. «Kaitin Allende Zaldunbide #kokoteraino - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  8. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-10-25). «'KILIMAterioa'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.