Kaiserslautern

Kaiserslautern Alemaniako Renania-Palatinatua estatu federaleko hiria da, Maguntzia hiriburutik 80 kilometro hegoaldera dagoena. Ia 100.000 biztanle ditu, baina hauetatik 38.000 inguru NATOk bertan duen Ramsteim Aire Baseko militar amerikarrak dira.

Kaiserslautern
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Renania-Palatinatua
AlkateaKlaus Weichel (en) Itzuli
Posta kodea67655, 67656, 67657, 67658, 67659, 67660, 67661, 67662, 67663, 67655–67663 eta 6750
Udalerri kodea07312000
Geografia
Koordenatuak49°26′41″N 7°46′08″E
Map
Azalera139.7 km²
Altuera251 m
MugakideakKaiserslautern (en) Itzuli eta Bad Dürkheim (district) (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria101.228 (2022ko abenduaren 31)
1.936 (2021)
alt_left 50.280 (%49,7) (%50,3) 50.948 alt_right
alt_left 49.492 (%48,9) (%49,7) 50.353 alt_right
Dentsitatea724,61 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06301, 0631
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDavenport, Douzy, Saint-Quentin, Newham, Bunkyō, Brandenburg an der Havel, Pleven, Columbia, Silkeborg, Guimarães, Banja Luka eta Ivry-sur-Seine
MatrikulaKL
kaiserslautern.de

Etimologia

Lauter ibaiaren ertza Frederiko I.a Bizargorri kaiserrarentzat gustuko ehiza-lekua zen, eta horrek eman zion izena hiriari. Halakoa zen Frederikoren influentzia, hiria "Bizargorriren hiria" bezala ezagutzen zela, eta are gehiago, armarrian lutxo bat ageri da, Frederikoren arrainik gustukoena.

Historia

Aurrehistoriako aztarnak aurkitu izan dira inguruan, baita 2.500 urte dituzten zelten hilobiak ere.

Lehen aldiz 882. urtean agertzen da Kaiserslautern dokumentuetan aipatuta. Erdi Aroan Lauter ibaian zegoen irla batean Frederiko I.ak gaztelua eraiki zuen (1152–1160), eta inguruan herria eratuz joan zen. 1162an Nanstein gaztelua eraiki zen 10 kilometrotara dagoen Landstuhl herrian, mendebaldeko pasabidea kontrolatu asmoz. 1276az gero hiri inperiala izan zen. Herria handituz joan zen, eta 1350an bi eliza garrantzitsuenen eraikuntza bukatu zen, Stiftkirche eta St. Martin's Kirche. 1375ean palatinatuaren barnean sartuta gelditu zen herria.

1522an protestantismoa hartu zuen, eta hurrengo mendean Hogeita Hamar Urteko Gerran suediar protestanteen eta espainiar katolikoen okupazioak jasan zituen; ekintza militarretan garrantzi handia izan zuen. Azkenik 1635ean Austriaren menpeko kroaziarren armada jabetu zen hiriaz, eta Kaiserslauternek zituen 3.200 biztanletatik 3.000 hil zituzten hiru egunen buruan. 1713an frantziarrek Frederikoren gaztelua suntsitu eta hiria eskuratu zuten.

1815ean Napoleondar Gerrak bukatzean hiria (eta Palatinatu osoa) Bavariaren menpe gelditu zen, 1918an Lehenengo Mundu Gerran frantsesek berriz okupatu zuten arte. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiriaren %60a suntsitu zuten eta amerikarrek erresistentziarik gabe hartu zuten Kaiserslautern.

Kirolak

Hiriko futbol-talde nagusia 1. FC Kaiserslautern da, zeinak lau Bundesliga eta bi Kopa irabaziak dituen. UEFA Kopako finalaurrekoak ere jokatu ditu bi aldiz.

Hiri senidetuak

Kaiserslautern ondorengo hiriekin senidetua dago:

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Kanpo estekak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.