Kaiser

Kaiser (emakumezkoak Kaiserin) alemanez enperadorea izendatzeko erabili ohi den hitza da. Errusieraz ko tsar hitza bezala, latinezko Caesar (Zesar) hitzetik eratorria da, honela alemanez enperadore hitzaren parekide gisa edozein testuinguru edo egoeratan erabili ohi da, adibidez, alemanez Txinako Pu Yi enperadorea zenaren autobiografiari Ich war Kaiser von China deritzo ("Ni Txinako enperadorea izan nintzen"), alemanezko Liste der byzantinischen Kaiser ("bizantziar enperadoreen zerrenda") historia liburuan bezala.

Gilen II.a, Alemaniar Inperioko azken enperadorea.

Aldiz, euskaraz, alemana ez beste gainontzeko hizkuntzetan bezala, kaiser tituluaz 1871-1918 arteko Alemaniako enperadoreak izendatzen dira, hots, Otto von Bismarcken gidaritzapean gauzatutako Alemaniaren bateratzetik hasi eta 1918-1919ko Alemaniako Iraultza arte, azken hau 1919-1933ko Weimar Errepublikaren aurrekaria izango zelarik. Honela, euskaraz, kaiser izendapena honako hauek daramate:

Ikus gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.