Kairuan

Kairuan[1] (arabieraz: القيروان, Al Qairawān) Tunisiako erdialdeko eta barnealdeko hiria (117.903 biztanle, 2004), Tunisetik 156 km-ra. Musulman askorentzat, Islamaren laugarren hiri santua da. UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen 1988an. Hiriaren barnean Sidi-Uqba Meskita Handia dago, granito eta marmolezko 414 kolomaz osatua, gehienak Kartago hiriaren hondakinetatik hartuak.

Kairuan
القيروان
رابعة الثلاث
municipality of Tunisia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Tunisia
ProbintziaKairuan
Izen ofizialaالقيروان
Jatorrizko izenaالقيروان
رابعة الثلاث
Posta kodea3100
Geografia
Koordenatuak35°41′N 10°06′E
Map
Azalera0.6802 km²
Altuera68 m
Demografia
Biztanleria186.653 (2014)
68.750 (2004)
Dentsitatea274.409 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera670
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBursa, Timbuktu, Fez, Samarkanda, Tilimsen eta Kordoba
http://www.commune-kairouan.gov.tn/

Historia

Uqba ibn Nafi arabiar jeneralak sortu zuen han 670ean egoitza militar bat, handik berberiarren leinuak zainpean edukitzeko, eta aldi berean Afrikako iparraldearen kontrako erasoaldiak prestatzeko, bizantziarrengandik urrun, haiek oraindik kostaldea menderatzen baitzuten. Islamaren eta Koranaren ikasketen gune garrantzitsu bilakatu zen, eta mundu osoko musulman asko Kairuanera joaten ziren ikastera. IX. mendean Ifrikijako hiriburu izan zen aglabiekin. Fatimiek alde egin zuten, eta Al-Mansur kalifak han ezarri zuen berriz hiriburua X. mendean. 1057an arabiar hilaliek suntsitu zuten berriz ere, eta XVI. mendean erabat utzi zuten, Husseinen dinastiaren garaian, XVII. mendean, berriz eraiki zuten arte.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.