Kailasanathar tenplua (Kanchipuram)
Kailasanathar edo Kailasanatha tenplua Kanchipuram (Tamil Nadu, India) hirian dagoem Pallava garaiko tenplu hindu historikoa da. Shivari eskainia, Kanchipurameko monumentu zaharrenetako bat da.[1] Arkitektura drabidikoa islatzen du, eta gure aroko 700. urtearen inguru eraiki zen Narasimhavarman II.arem agintean.[2]
Kailasanathar tenplua (Kanchipuram) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Tamil Nadu |
Indiako barruti | Kanchipuram barrutia |
Hiria | Kanchipuram |
Koordenatuak | 12°50′32″N 79°41′23″E |
Ondarea | |
Ezaugarriak
Plano karratua du tenpluaren itxiturak, eta bere osagarri nagusiak dira: mukha-mandapa bat (sarrerako atondoa), maha-mandapa bat (bilera-gela) eta garbha-grita edo sanctorum gune nagusia, zeina lau solairuko vimana ikusgarri batez dagoen apaindua.
Erdiguneko sanctoruma bederatzi santutegiz inguratuta dago, zazpi kanpoaldean eta bi barrualdean, denak Shivaren irudiz apainduak.[2]
Kailasanathar tenplua nabarmentzen da VII. mendearen amaierako eta VIII. mendearen hasierako tradizio tamilean egindako artelan hindu bikainez apaindua dahoelako. Irudiak, neurri handi batean, shivaismoari buruzkoak dira, baina vishnuismoak, shaktismoak eta Veda zaharretako jainko-jainkosei buruzko gai ugarik ere badute tokia.[3] Aipagarria da, halaber, Tamil Naduko mural margotu hinduen lehen ale ondoen gordetako batzuk bertan daudela, patioko gelaxken barneko hormetan. Horma-irudi hauek konexioak dituzte Ajantako haitzuloetan daudenekin, eta baita Kanchipurameko beste tenplu batekoekin, Vaikuntakoein.[4] Tenpluaren hormek inskripzio asko dituzte tamil hizkuntza idatziaren historian inportanteak direnak.
Iruditegia
- Santutegi nagusia, eta kapera edo santutegi txikiagoak.
- Estela bat tamilera zaharrean, eta Vimana dorrea.
- Zezen baten irudia, Shiva jainkoarekin lotzen dena.
- Shiva eta Parvati dantzariak.
- Erliebe aberatsen adibidea.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kailasanathar Temple, Kanchi» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-30 data duen 1101283055 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- Emma Stein (2017), All Streets Lead to Temples: Mapping Monumental Histories in Kanchipuram, Yale University Press, pp. 23–25, 41–44
- K.R. Srinivasan (1972), Temples of South India (Editor: B.V. Keskar), National Book Trust, p. 115–116
- Emma Stein (2017), All Streets Lead to Temples: Mapping Monumental Histories in Kanchipuram, Yale University Press, pp. 47–51
- S Paramasivan (1938), Technique of the Painting Process in the Kailasanatha and Vaikunthaperumal Temples at Kanchipuram, Nature, No. 3599 (October 22), Nature Publishing Group, p. 757