Kaiku (jaka)
Kaikua (Bizkaian Mendigoizale ere deitua) Euskal Herriko usadiozko jaka bat da.
- Artikulu hau usadiozko euskal jakari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kaiku».
Jatorria
Kaikuaren jatorria mendia eta artzaintzari estuki lotua dago. XX. mendearen hasieran mendigoizale edo mendizaleak erabiltzen hasi ziren, eta Espainiako Gerra Zibilean Eusko Gudarosteko batailoien gudarien ohiko jantzia ere izan zen.
Motak
Oihal-diseinuaren aldetik bi motakoak izan ohi dira, batetik, oihalezkoak, kolore bat laukibeltzez gurutzatua, edo kolore laua oro har baina lerro batzuk (poltsikoetakoak adibidez) nabarmen beltzez markatuak.[1][2] Bereziki hauek Mendigoizale eta gudari izenez ezagutzen direla dio Leire Narbaizak, eta aldiz, Narbaizaren ustez, espefizikoki kaiku deituak artilez eginiko jaka lodiak lirateke.
Artilezko kaiku ezberdinetakoak izan ohi dira, halere ohikoena urdin ilunak izatea da, eta ponpoiekin egoten dira apainduak. Euskal gaiei buruzko marrazkiak izan ohi dituzte, Lauburua, Zazpiak Bat edota euskal herrialdeetako armarriak. Artilezkoak izanda jertsetzat ere har daitezke.[3]
Usadioa
Kaikuaren erabilera handiena Bizkaian kokatzen da. Halere, Euskal Herriko leku askoetan Gabonetan, Olentzeroaren etorrerarekin batera, ohikoa da haurrek kaikua janztea. Bestalde, jai egun nabarmenetan janzten duen jende heldua ere badago, adibidez Aberri Egunean.[4]
Dantza eta abesbatza taldeek ere janzten dute, bereziki txistulari taldeek.
Erreferentziak
- Agirre Sorondo, Antxon. (2003). «Kaikuak eta Euskal Jantziak» www.euskonews.eus (Euskonews & Media) (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- Narbaiza, Leire. (2010). «Kaikuak, gudariak eta mendigoizaleak; hiru izen eta jaka bi» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- «Bilaketaren emaitzak kaikua» Gure Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- Kaiku. Proyecto Trame. (Gaztelaniaz)