Kai-lan

Kai-lan (Brassica oleracea var. alboglabra[1]) aza landare mota burugabea da, hau da, hostoek buru trinkoa eratzen ez dutena. Beste izen batzuk ere hartzen ditu, hala nola gai lan edo txinatar brokolia. Jatorrizko aza landarea (Brassica oleracea) bezala, landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Barazki estimatua da, jatorriz Kanton probintziakoa Txina hegoaldean.

Kai-lan
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. alboglabra
[[|]]
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakChinese broccoli (en) Itzuli

Ezaugarriak

Barazkia honek azosto lodi, lau eta distiratsuak ditu, berde urdinxkak. Zurtoin lodiak ditu eta infloreszentzia ñimiño gutxi batzuk, ia aztarna hutsak, brokoliren antzekoak.

Urteroko landarea izanik, 40 cm arteko garaiera du etapa begetatiboan eta metro bateko garaiera loraldiaren amaieran, atal begetatiboak ilegabeak eta glaukoak dira. Sustrai nagusia oso adarkatuta dago. Zurtoin bakarra, estua edo urkilatua goiko aldean. Hostoak obatuak dira, txandakatuak eta peziolatuak, ertza irregularki horzduna eta askotan uhindua. Infloreszentzia, 30-40cm luze den multzo terminal edo axilar bat da, 1-2 cm luze den pedunkulu batekin. Loreak zuriak izaten dira, batzuetan horiak eta gutxitan gorriak, 2 eta 3 cm arteko diametrokoak, tetrameroak baina 6 estamine dituztenak. Fruitua, 3-9 cm luze den silikua bat da, tontor koniko batekin. Zenbaki kromosomikoa (2n = 18).

Erabilera

Txinatar brokolia oso erabilia da txinatar sukaldaritzan (bereziki Kantonen) eta vietnamdar sukaldaritzan, wok batean prestatua [[jengibre] eta baratxuriarekin, egosia edo lurruna erabiliz. Ohiko brokolia ez bezala, non lorea bakarrik jaten den, bere hosto eta loreek jaten dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Brassica oleracea L. var. alboglabra (L. H. Bailey) Musil Germplasm Resources Information Network (GRIN)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.