Kafrangak

Kafrangak Arteako emakume taldea da. 2015. urtean sortu zen herrigintza egiteko feminismotik eta euskaraz.

Kafrangak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArtea
Historia eta erabilera
Irekiera2015

    Historia

    Jatorria

    2015ean herriko emakumezko batzuek sortu zuten taldea jabekuntza eskolako ikastaroak herrian egotea bermatzeko eta Arratiako mugimendu feministarekin koordinatuz urteroko hitzorduak antolatzeko batik bat: martxoaren 8a, azaroaren 25a edota mendi-martxa.

    2017an andreen gela propioa lortu zuten herriko Kultur etxean. 2021. urtean hartu zuen taldeak Kafrangak izena. Izena daukana badala iritzita, eta iraina ikur hartuta, ipini zioten taldeari Kafrangak izena. Aurkezpenean honako hau adierazi zuten:

    Eretxi propioa daukan andrea, bere ustea ozen eta irmo adierazoten dauana, kafrangea ei da. Askatasuna ostuten deuskun mendeetako estigmatizazinoa urratuten goaz

    Helburuak

    Kafrangak taldeak Arteako andreen bilgune feminista eta autonomoa izatea du helburu. Talde autonomo eta independientea den arren, instituzioetako berdintasun politiketan elkarlana eta aholkularitza lana emateko prestutasuna adierazi du eta hala jasota dago bere dokumentuetan. Arratiako mugimendu feministarekin koordinazioan egiten du lan.

    2021

    • 2021eko martxoan WikiEmakumeok egistasmoari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Ondoren taldetxo bat sortu zen Arratiako emakume esanguratsuak euskarazko Wikipedian bistaratzeko asmoz. Harrezkero horretan dihardute.[1] Hilero biltzen dira hileko lehenengo martitzenean editatzen jarraitzeko Marisa Barrenaren gidaritzapean.[2]
    • 2021eko ekainean Kakorratzagaz artistak + barriketaldi feministak egitasmoa jarri zuten martxan.[3] Herriko plazan bildu ziren zenbait astez plana burutzeko. Kafangrak, "Arteako talde feministea LGTBIQ+ be bagaralako", koloreetako banderea irudikatu zuten. [4]
    • 2021eko udagoienean Ipar martxa ikastaroa antolatu zuten Izaskun Bengoak gidatuta.[5]

    2022

    • 2022ko martxoan Bertso afaria antolatu zuten. Saioa Alkaiza eta Onintza Enbeita izan ziren bertsotan. Marta Ugartek bete zuen gai-jartzaile lana.[6]
    • 2022ko Korrikaren aldeko kartelak.
    • 2022ko herriko jaietan Kafrangak txupinlariak izan ziren eta Gora andrak ekitaldia antolatu zuten.

    2023

    • 2023ko ekainean June Baonza Pagaldai durangarraren Ama eta asunak dokumental emanaldia eta erakusketa antolatu zuten. [7]
    • 2023ko irailean, herriko jaietan Alaia Martin bertsolariaren kopla batzuk kantatu eta dantzatu zituzten. Gora borroka feminista eta gora Kafrangak leloekin amaitu zen ekitaldia.[8]
    • 2023an Leire Milikuaren Lur gainean, itzal azpian liburuaren aurkezpena antolatu zuten.2

    Iruditegia

    Erreferentziak

    1. Wikiproiektu:WikiEmakumeok/WikiArratia. 2021-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
    2. «Wikipedia tailerra - Artea - 2021-10-04» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
    3. «Agenda - Begitu.eus» begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
    4. Kafangrak, Arteako talde feministea: "LGTBIQ+ be bagaralako, koloreetako banderea irudikatu dogu". (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
    5. «Ipar martxa ikastaroa - Artea - 2021-10-11» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
    6. «Bigarren hamabostaldian be emongo jako jarraipena Martiaren 8ari - Arratia» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
    7. «June Baonzaren Ama ta Asunak erakusketea eta dokumentalaren emonaldia Artean - Artea» Begitu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).
    8. Santazilia, Ekaitz. (2019-07-30). «"Gora, gora, jendeac!" Euskal testu berriak XVI. eta XVII: mendeetako justizia auzibide nafarretan» Euskera ikerketa aldizkaria 2 (63): 419–460.  doi:10.59866/eia.v2i63.83. ISSN 2792-2278. (Noiz kontsultatua: 2023-12-29).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.