Kafesne
Kafesnea kafea eta esnea nahasiz egindako edaria da.[1] Kafe eta esne proportzioa asko aldatzen da munduko herrialde batetik bestera; Euskal Herrian, oro har, edalontziaren erdia-edo kafez eta beste erdia-edo esnez beteta egiten dute kafesnea taberna eta jatetxeetan, baina etxe batetik bestera eta kafe-hartzaile batetik bestera ere asko aldatzen da proportzio hori.[2] Kafesneak kolore marroia izaten du: proportzioan zenbat eta kafe gehiago duen, orduan eta marroi ilunagoa izango da.[2] Nahasketa horri azukrea edo edulkoratzailea ere gehitu ohi zaio. Oro har, bero-bero zerbitzatzen da, baina hotza hartzen duenik ere bada.
Kafesne | |
---|---|
coffee drink (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | kafea eta esnea |
Esnea kafea baino askoz gutxiago duen kafesneari, kafe ebakia esaten zaio Hego Euskal Herrian eta Espainian (gaztelaniaz: café cortado) eta Ipar Euskal Herriko hainbat tokitan.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «kafesne», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
- «Kafesnea», Hankazgora bloga (Unai Elorriagaren Vredaman eleberritik ateratako pasartea da, ume batek kafesnea nola ikusten duen azaltzen duena).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |