Kafe Antzokia

Bilboko Kafe Antzokia kulturgunea "Zenbat Gara" elkarteak zabaldu zuen 1995eko abenduan, Abandoko San Bizente elizaren zinema izandako eraikinean.

Kafe Antzokia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaAbando
Koordenatuak43°15′50″N 2°55′41″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1995eko abendua
KudeatzaileaZenbat Gara
Webgune ofiziala

    Bilbo inguruko euskal hiztunentzako bilgune eta kultura ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa izateko sortua, denborarekin jarduerak ugarituz joan dira. Kafe Antzokiari esker euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatuz joan dira Zenbat Gara elkartearen eskutik. Bilbon euskara hutsez emititzen duen Bilbo Hiria irratia Kafe Antzokiak lagundua da eta areto gainean ditu estudioak. Bilbo Handi osorako euskara hutsez emititzen duen irrati ez komertziala da Bilbo Hiria. Eraikin berean dago, halaber, Gabriel Aresti euskaltegiaren egoitza nagusia. non hainbat hitzaldi, tailer eta jai antolatzen diren.[1]

    Bere ezaugarriak dituen lehenengo aretoa izan zen, bere atzetik Ondarroako Kafe Antzokia zabaldu bazuten eta bien ondoren Euskal Herrian beste antzeko ekimen batzuk abiatu badituzte ere.

    Jarduerak

    Kulturgunearen jarduera nagusiak hauek dira,[1]

    Kontzertuak

    Zuzeneko musikari dagokionez, Bilboko eszenatoki nagusietako bat da Kafe Antzokia. Euskal musikari gehienek jo dute bertan, baita atzerriko ehunka talde eta bakarlari ezagun ere.

    Lagun Artean Kantari

    Euskal kantagintza saioa egungo eta atzoko euskal kantak berreskuratuz lagun arteko giroan kantatzeko saio irekia.

    Urbeltzen Dantza Ganbara

    Euskal dantzen saio ireki eta partehartzailea Juan Antonio Urbeltz folklorista ospetsuaren eskutik.

    Kurkuluxetan Umegunea

    haurrentzako jarduera mordoa antolatzen duten ekimena da: igande arratseroko Olgetan haur jaia, Arte eszenikoen eskola (dantza eskola, musika eskola eta antzerki eskola) Ane Monna, Oskola eta Karramarroi antzerki taldea, haurrentzako CD eta DVD ekoizpenak, udako egonaldiak…

    Euskara ikasleentzako jarduerak

    Eraikin berean dagoen Gabriel Aresti euskaltegiak hainbat hitzaldi, tailer eta jai antolatzen ditu bertan.

    Jantokia

    Egunero 200 bat lagunentzako bazkariak prestatzen dira. Eguerdietan jantoki bilakatutako aretoko mahaiak beteta egon ohi dira. Bezperan artistek jardundako eszenatokian bertan ere bazkaldu daiteke, horrek duen kutsu magikoarekin.

    Bestelako ekitaldi eta ospakizunak

    Euskalgintzaren erreferentziazko bilgunea izanik, euskal kulturarekin lotuta dauden erakundek hainbat ekitaldi ospatzen dira Kafe Antzokian. Esaterako Udako Euskal Unibertsitatean Kafe Antzokian antolatu zituen Uztaro aldizkariaren 100. alea argitaratzea, eta bere 50. urteurrena.

    Euskal Unibertsitateko koplak kantatzen UEUren 50. urteurreneko ospakizunean

    Erreferentziak

    1. «Kafe Antzokiari buruz» Kafe Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
    Bilbo
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.