Kadeshko gudua

Kadeshko gudua Egiptoko Inperio Berria Ramses II.a faraioaren agindualdian eta Hitita Inperioa Muwatallis II.a erregealdian zeuden garaian jazotako gudu bat izan zen, Orontes ibaiaren haranean eta Kadesh hiriaren inguruan, gaur egungo Siriako lurraldean.

34.57°N 36.51°E / 34.57; 36.51
Kadeshko gudua
Ramses II.aren Bigarren Siriar Kanpainia
Ramses II.a bere zaldigurdian borrokatuz, Abu Simbelgo templu bateko behe-erliebea.
DataK.a. 1274ko maiatzaren amaieraldea
LekuaOrontes ibaiaren harana, Kadeshetik hurbil
Koordenatuak34°33′20″N 36°29′53″E
EmaitzaBi aldeek heuren buruak garailetzat jo zituzten.
Gudulariak
Egiptoko Inperio Berria Hitita Inperioa
Buruzagiak
Ramses II.a, egipziar faraoia Muwatallis II.a, hitita erregea
Indarra
20.000 gizon inguru
  • 16.000 oinezko
  • 2.000 gurdi
  • 4.000 gizon

23.000-50.000 gizon inguru

  • 40.000 oinezko
  • 3.700 gurdi
  • 9.000-11.000 gizon
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak

Egipziar kronologiaren arabera K.a. 1274. urtean gertatu zen, eta bertan borrokatu ziren bi aldeen eta gudularien datu taktiko eta militarren xehetasunak jakitera eman ziren historiako lehenbiziko gudua izan zen. Ziurrenik gerra-gurdiez osatutako inoizko gudurik handiena ere izango zen, beharbada denera 5.000-6.000 gerra-gurdi elkar borrokatu baitziren. Horretaz gain, osoki Brontze Aroko teknologia erabiliz borrokatu zen azken gudu handia izanaren garrantzia ere badu.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.