Kable pantailatu
Kable pantailatua deritzo tutu metaliko batez edo maila batez estalita dagoen kable motari. Estalki honek Faraday kaiolak egiten duen lana egiten du, kableen arteko bateratzeak, soinuak eta bestelako interferentziak saihestuz, bai barnean eta kablearen inguruan.
Kableak duen pantailatuak ez du zertan bakarra izan; kable bakar batek izan ditzake bere barnean hainbat eroale pantailatu, beraien artean diafonia saihesteko.
Ez da kable pantailatua kable koaxialarekin nahastu behar, azken hau transmisio-linea bat delako, bere inpedantzia, hedapen-koefizientea eta beste hainbat gauzak desberdintzen dutelako.
Pantailak eragina izan dezan, kablearen mutur bat soilik konektatu behar da masara; bestela korrontea pasako litzake bertatik, seinaledun hariekin elkartuko litzake eta ondorioz, efektu kaltegarri bat sortuko luke. Koaxialean berriz, bi muturrak konektatu behar dira masara; hau beste desberdintasun bat da.
Mikrofonoetako konexio-kableak audio-ekipoetan kable pantailatuak dira, zeintzuek inguruko zarata elektrikoak anplifikadorearen sarrerara akoplatzea saihesten duten.
Autoetako parasitoen kontrako kableak ere mota honetakoak dira, baina pizgailuaren harilaren korronte altuko pultsuek sortzen dituzten erradiazioak saihesteko dira.