Kaaba
Kaaba[1] (arabieraz: الكعبة al-Kaʿbah ælˈkæʕbɐ ahoskatua, literalki esanahiz "kubo"a) Islamaren toki sakraturik eta erromesaldi erlijiosoko tokirik garrantzitsuena da. "Jainkoaren etxea" da, jainkotiarrak, mundutarra ukitzen duen tokia. Bertara begira jartzen dira munduko musulmandar guztiak, otoitz egiterakoan.
Kaaba | |
---|---|
ٱلْكَعْبَة ٱلْكَعْبَة ٱلْمُشَرَّفَة | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Saudi Arabia |
Province of Saudi Arabia | Mecca Province |
Turismo-atrakzioa | Meka |
Koordenatuak | 21°25′21″N 39°49′34″E |
Historia eta erabilera | |
Tawaf | |
Haja | |
Umraha | |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 12,95 () × 12,04 () × 9,9 () × 11,68 () × 10,18 () m |
Azalera | 119 m² |
Historia
Mahomaren garaiaren aurretik, gurtza gune bezala balio zuen Islam aurreko arabiar politeistentzat, eta, ustez, 360 idolo izan zituen.
Kaabaren sorrera, Abraham aitalehen bateratzaileari ematen zaio (Ibrahim musulmanentzat). Harri Beltza, tradizioaren arabera, Gabriel aingeruak (Yibril) Abrahami (Ibrahim) eman zion aerolito bat da[2]. Esaten denez lurrera, esnea baino zuriago jeitsi zen, baina Adanen semeen bekatuek, beltz bihurtu zuten. Abraham eta bere seme Ismaelek, ekialdeko izkinan jarri zuten Kaaba berria eraikitzen amaitu zutenean.
Mahomaren erabakia
630. urtean, Mahoma profeta garailea, Mekara itzuli zen eta tenplua idoloz garbitu zuen Harri Beltza ohoratu ondoren.
Mahomak, Islamaren erlijio monoteista berria erakutsi zuenean, ez zuen Kaaba suntsitu izan nahi, ezta jarraitzaileak bilatu ere, hain antzinakoa zen eta herrian hain errotua zegoen zerbaiten aurka. Elezaharrak honako hau dio:
« | Adamek, lehen santutegi bat eraiki zuen zafiro eta errubiekin, baina zerura igoa izan zen euritearen urak eragozteko. Beranduago, Jainkoak, Abrahami (Ibrahim) harriz, toki berean beste Kaaba bat eraikitzeko agindu zion, eta gizateria osoa dei zezala bisitatu eta horrela, toki berean, gizakiaren bihotza jartzeko. Horregatik, heltzen diren erromesek "Hemen nago, o jauna!" esan behar dute.
Abrahamen (Ibrahim) garaiaren ondoren, gizakiak (nagusiki) bere esanguraz ahaztu ziren, eta bertan idolatria praktikatu zuten, honela, Jainkoak adierazitako bidetik desbideratuz, bere profeta Mahomak erakutsitako Islama iritsi zen arte, eta, tokia, Jainkoaren etxe santua izatera itzuli zen. |
» |
Snouck Hurgronjeren arabera, inprobisazio bikain honekin, bere erlijioari jatorri arabiar bat emateaz gain, Mahomak, Islamaren independentzia ezartzen zuen, eta, aldi berean, Kaaba Ummara biltzen zuen (fededunen nazioa), arabiarrentzat kutsu erlijioso eta historiko handia zuena[3].
Islamaren lehen urteak
Suposatzen da Kaabaren eraikina Mahomak berak erabaki zuela, baina eraldaketak laster izan ziren. Omar bigarren kalifaren garaian (634-644) ingurua zabaldu eta garbitu zen, jendeari toki egiteko. Uthman kalifak (644-656), arkupedun plaza zabala eraiki zuen[2].
Abd-al-Malik kalifaren eta Ibn Zubayrren arteko gerra zibil islamikoan, Kaabak su hartu zuen 683. urtean, eta harri beltza bera hiru puskatan zatitu zen. Ibn Zubayrren agindupean berregin zen Kaaba zurez eta harriz, ustez Abraham-Ibrahimen neurri originalen arabera, eta harriaren hiru zatiak zilarra erabiliz elkartu ziten berriro. Era berean, Kaabaren inguruko plazan lurra estali eta lauzak ezarri zituzten. Idazkietan aiparturiko aldaketak dira hauek, indusketa edo azterketa zientifiko zuzenak eragotzita baitaude.
Deskribapena
Kaaba, Al-Haram izeneko VIII. mendean eraikitako meskita baten barnean dagoen patio baten erdian dago. Patioa, arkupe eta klaustroz inguratua dago. Han, 35.000 pertsona bil daitezke. Eraikinak, gainera, 7 minarete eta 24 ate ditu. Hegoaldeko izkinan dago Harri Beltza. Barrutian, badago, baita ere putzu sakratu bat, Zamzam edo Zemzem deitua. Esaten denez, Ismaelen (Ismail) ama zen Agarrek erabili zuen.
Musulmandarrentzako, Lur osoa da meskita bat, baina Kaaba da salat edo erritu otoitzak egiterakoan "Nia" edo asmoa zuzentzeko erreferentzia toki sinbolikoa.
Bertara iristen diren erromes guztiek, gantzutzearekin musukatu behar dute, baina sekula ez adorazioarekin. Mahomak musu eman zion eta honako hau esan zuen: Ez dut harri bat zarenik ahazten, eta ezin diezadakezu kalterik edo onik egin. Zilarrezko eraztun batez inguratuta dago.
Arkitektura
13 metroko altuera du. Fatxadak, aldiz, tamaina irregularrekoak dira, 11 eta 13,1 metroren artekoak.
Kanpoaldea, granitozko harlanduekin eraikia dago, apaindura eta leihorik gabe. Ate bakarra du. Zetazko mantu beltz batekin estaltzen da, urrez idatzitako Koraneko testuzko zerrenda bat duena. Kiswa deritzona da, sabaian zintzilik dago eta oinarrian aurkitzen diren brontzezko eraztun batzuei lokarriekin heldua.
Gainera urre hutsezko kanaloi bat du, Turkiako sultan baten oparia, zehazki, Ahmed I.a sultanaren aginduz eraikia, honen elaborazioaz, Eyliya Çelebiren aita zen Mehmet Zilli Efendi derbitxea arduratu zelarik. 1627an gehitu zen, aurreko urtean, uholde batek, Kaabari kalte handiak eragin ondoren, hainbeste, ezen ia erabat berreraiki egin behar izan zela. Urtero, garbitu eta mantua berritzen zaio. Barnealdea iluna da. Sabaia, zurezko hiru zutabek eusten dute. Hormak, haitzurdinezko plakez estaliak daude, lurra bezala. Berriki, urrezko ate bat gehitu zaio. Islamaren aurreko garaian, barnealdeak, arabiar tribu ezberdinen jainkoen irudiak gordetzen zituen. Mahomaren garaian, Quraish tribua zen Kaabako santutegia zaintzeaz arduratzen zena. Mahoma, tribu honetako merkatari baten semea zen.
Elementuak
- 1 Harri Beltza hego-ekialdeko izkinan. 684an, harriak eztanda egin zuen sute batek eragindako beroaren ondorioz. 930ean, harrapakin gisa hartu zuen Karmatarren mugimenduak. 950ean itzulia izan zen
- 2 Kaabako atea (ekialdeko harresia)
- 3 Urrezko kanaloia
- 4 Šādarwāna, edo euri ura hustutzen errazten duen errefortzua, kanaloiarekin batera gehitua izan zen.
- 5 Hatīm izeneko tokia, Ismaelen Harria izeneko hormak mugatzen du, jatorrizko Kaabaren zatia, honen azpian, Agar lurperatua egongo litzatekeelarik.
- 6 Al-Multazam, atea eta Harri Beltza elkartzen dituen harresiaren zatia da.
- 7 Abrahamen geltoki edo jardunaldia (مقام إبراهيم, Maqām Ibrāhīm), non, tradizioaren arabera, Abrahamek, bere oinen lorratzak utzi zituen.
- 8 Harri Beltzaren izkina (hego-ekialdea).
- 9 Yemenen izkina (hego-mendebaldea). Harri bertikal handi batek eratzen du eraikinaren izkina hau. Ohitura da erromesek eskua harritik pasatzea.
- 10 Siriako izkina (Sham) (ipar-mendebaldea)
- 11 Irakeko izkina (ipar-ekialdea)
- 12 Kiswa edo Kaaba estaltzen duen oihala
- 13 Itzulien hasiera eta amaiera adierazten duen haitzurdinezko zerrenda
- 14 Toki honi, batzuetan, Gabrielen Geltokia deitzen zaio (مقام جبريل, Maqām Yibrīl).
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- «The Kaaba – Smarthistory» smarthistory.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
- (Ingelesez) «Christiaan Snouck Hurgronje | Dutch professor | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
Bibliography
- Armstrong, Karen (2000,2002). Islam: A Short History. ISBN 0-8129-6618-X.
- Crone, Patricia (2004). Meccan Trade and the Rise of Islam. Piscataway, New Jersey: Gorgias.
- Elliott, Jeri (1992). Your Door to Arabia. ISBN 0-473-01546-3.
- Guillaume, A. (1955). The Life of Muhammad. Oxford: Oxford University Press.
- Hawting, G.R; Kaʿba. Encyclopaedia of the Qurʾān
- Hisham Ibn Al-Kalbi The book of Idols, translated with introduction and notes by Nabih Amin Faris 1952
- Macaulay-Lewis, Elizabeth, The Kaba (text), Smarthistory.
- Mohamed, Mamdouh N. (1996). Hajj to Umrah: From A to Z. Amana Publications. ISBN 0-915957-54-X.
- Peterson, Andrew (1997). Dictionary of Islamic Architecture London: Routledge.
- Wensinck, A. J; Kaʿba. Encyclopaedia of Islam IV
- [1915] The Book of History, a History of All Nations From the Earliest Times to the Present, Viscount Bryce (Introduction), The Grolier Society.