Ka (Antzinako Egipto)

Ka "bizi indarra" da, giza izpirituaren osagai bat, bizitzaren printzipio unibertsal eta hilezkorraren zatitxo bat, egiptoar mitologiaren arabera. Antzinako egiptoarrentzat, izpirituaren osagaiak honako hauek ziren: Ib, Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut[1]. Joshua J. Markek adibidez, honela zerrendatzen ditu Khat gorputz fisikoaz aparte: Ka, Ba, Shuyet (Sheut), Akh (Aj), Sahu, Sechem, Ab (Ib). Ren delakoa ere aipatzen du, pertsonaren izen sekretua dena[2].

Hildakoen liburua
Hor I.a faraoiaren Ka estatua. Kairoko Egiptoar Museoa

Antzinako egiptoarrek uste zuten arima bat (kꜣ eta bꜣ; Egipto. ahoskeran: ka/ba) zati askok osatzen zutela. Arimaren osagai horiez gain, giza gorputz bat ere bazegoen (giza gorputza, batzuetan pluralean aipatzen zena, gutxi gorabehera "gorputz-atalen batura" esan nahi duena).

Ka pertsona baten bikoitza zen[3].

Pentsatzen zenez, ka Jnumek sortua zen, bere buztingile tornuarekin, seme-alabetan utzia izateko hauen sorrera unean. Elementu honek, gizaki bakoitzari hilezkortasuna ematen zion, jainko bihurtzeraino, hala merezi izan balu, Lurreko bere bizitzan eginiko aparteko ekintza onen ondorioz.

ka janariaren bidez mantentzen zela ere uste zuten egiptoarrek. Ka-k, hildakoaren gorputzean jarrai zezakeen hildakoa momifikatuz gero; arrazoi honegatik, beharrezkoa zen hildakoei hilondura egitea, eta janari eskaintzak egin behar zitzaizkien hildakoei, hauek kontsumitzen zutena, janarien kaua zen arren, eta ez zati fisikoa.

Jainkoen eta faraoien ka euren gorputzei lotuta zegoen, gainontzeko egiptoar guztiek, euren ka, faraoiaren bidez lortzen zuten bitartean. Duateko etorkizuneko bizitzako baldintzak, Osirisen epaiketan hartutako erabakiaren araberakoak ziren.

"Erregearen kak botere berezi bat du, jainkoagatik dator zuzenean eta mendekoekin ere lotuta dago, hauen ka, erregearenetik baitator edo erregea bera da. Monarkia jainkotiarraren eta bere autoritatearen euskarri bat da. Erregearen ka (bikia edo bikoitza) Ilargi jainko batean bihurtu zen, Khonsu, Eguzkiaren ka nagusia". Henri Frankfort

Erreferentziak

  1. Irizar, Jose. (2009). Antzinako Egipto eta Mesopotamia. in: Gabirel Jauregi Bilduma Batxilergorako materialak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Euskara Zerbitzua Ikasmaterialak.
  2. (Ingelesez) Mark, Joshua J.. «The Soul in Ancient Egypt» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. «The Egyptian Soul: the ka, the ba, and the akh» myweb.usf.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.