KV63

KV63 Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean berriki aurkitutako hilobi bat da. Erregeen hilobi bat zela uste izan zen arren, orain baltsamatze putzu bat de la uste da.

KV63
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°26′N 32°22′E
Map

    Ganberak eguurezko zazpi sarkofago eta bilketarako pitxer handi ugari zituen. Zerraldoek momifikazio prozesurako erabiltzen ziren materialak baino ez zituzten, eta pitxerrek gatzak, liho oihalak eta habita hautsitako zeramika.

    Buztinezko hondakinetakoren batzuk textual dituzte, izen zati bat kasu, paaten, Tutankamon faraoiaren emazte izan zen Ankesenamonen a izan daitekeena. Idazkun honek, hilobiaren estilo arkitektonikoak eta sarkofago eta pitxerren formak Egiptoko XVIII. dinastiakoa dela pentsarazten dute, Tutankamonen garaikoa hain zuzen (honen hilobia ere hurbil dago).

    Aurkikuntza

    Hilobi hau 2000n aurkitu zuen "Valle y of the Kings Foundation" eta "Amarna Royal Tombs" eko zuzendari den Nicholas Reeves egiptologoak ikerketa geofisiko bat eginez eta sonarra erabiliz. Reevesi, alabaina, antzinekotasunen kontrabandoarekin lotuta egotea leporatu zioten eta, horregatik, bere taldearentzako indusketa baimenak behin-behinean baliogabetuta geratu ziren. Berriki, ikerketa xehe batek errugabea de la frogatu du, eta funtsik gabeko irainak baino ez zirela. Alabaina, tarte horretan, tokian industeko baimena AEBetako Tennessee estatuko Memphiseko Unibertsitateko Otto Schadenen taldeari eman zioten.

    Ofizialki, Otto Schadenen taldeak 2005eko martxoaren 10ean berretsi zuen Nicholas Reevesen taldeak aurkitutako hilobiaren existentzia, baina Antzinekotasunen Kontseilu Gorenak ez zuen 2006ko otsailaren 8 arte iragarri, zeinak aurkikuntza Otto Schadenek zuzenduta Erregeen Haranean lanean ari den estatubatuar talde honi eman zion. Taldeak hilobia KV63 izenarekin katalogatzea adostu zuen, 1922an Howard Carterren taldeak Tutankamonen hilobia den KV62 aurkitu zuenetik osorik aurkitutako lehen hilobia bait da.

    2006ko maiatzaren 26an, burkopean, tamaina ertaineko zerraldo baten barnean urre orriz estalitako 42 zentimetroko sarkofago txiki bat aurkitu zen.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.