KV47
KV47 Egiptoko Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Egiptoko XIX. dinastiako faraoi bat izan zen Siptahk erabili zuen, faraoi honen momia KV35 hilobian aurkitu zen arren. Aurkitutako objektuen arabera, bertan bere ama, Tiaa erregina ere lurperatu zen. Erregearen kartutxoak ezabatuak eta ondoren margoz berrituak izan ziren. Hartwig Altenmüllerrek eta Anthony Spalingerrek ezabaketak Egiptoko XIX. dinastiaren amaiera aldera arrazoi erlijioso edo politikoengatik gertatu zirela uste dute.
KV47 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
Koordenatuak | 25°45′00″N 32°36′51″E |
Erabiltzailea | Siptah (en) |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 124,93 () m |
Azalera | 501,42 m² |
Hilobia 1905eko abenduak 18an aurkitu zuen Edward R. Ayrtonek. Ayrtonen babeslea zen Theodore M. Davisek aurkikuntza 1908an argitaratu zuen.
Ayrtonek 1907an geldiarazi zuen indusketa segurtasun arazoen ondorioz, eta Harry Burtonek jarraitu zuen 1912an.
Deskribapena
KV47 haraneko hegomendebaldeko adarrean dago. Hilobiko sarrera eskaileradun arrapala bat da, honen ondoren, arinki okertutako hiru pasabide datozelarik, eta, jarraian, konpartimendu bat, zutabedun ganbera bat eta hil ganberara daroaten beste bi pasabide. Hil ganberan granitozko sarkofago bat dago. Hilobia amait gabe geratu zen, soilik korridoreak eta konpartimendua igeltsutu eta apaindu ziren Raren Letaniaren , Hilen Liburuaren eta Amduateko Liburuaren eskenekin, Rarekin zeuden hildakoen irudikapenekin eta eguzki diska eta Maaten hegodun irudiak ateetan.
Hil ganbera laukiluze formakoa da, 13,73 metro luze eta 9,07 metro zabal, batez beste 5,3 metroko altuera duelarik. Lau zutabe karratu ditu eta amaitu gabe dago. Atzealdeko horman dauden margozko ingurune gorriek zutabe gehigarriak non moztuak izango ziren frogatzen dute. Laukiluze formako zulo bat dago konpartimenduaren lurpean. Sabaia eroria zegoen sarkofagoa dagoen tokian. Sabaiaren hondarrak atzealdeko, ezkerreko eta eskuineko hormetan ikus daitezke. Harkaitzaren egoera txarraren ondorioz, konpartimenduaren aurrealdea eta bere zutabeak erori egin dira. Ez dago alboko konpartimendurik.
Sarkofagoa granito gorrizkoa da, eta estalkian faraoiaren irudia du, eskuetan, zetruan eta aurpegian hori eta gorri koloreko margoen arrastoekin. Alboetako gainaldeko ertzak estalkia altxatzerakoan kaltetuak izan ziren.