KV19

KV19, Egiptoko Luxor hiritik gertu dagoen Erregeen Haranean dagoen hilobi bat da. Hilobi hau, XX. dinastian eraikia izan zen, eta, hasiera-hasieratik, errege familiako printze batentzat izan zen. Azkenik hilobi honetan lurperatua izateko zortea izan zuena, Ramses Mentuherjepeshef izan zen, Ramses IX.a faraoiaren seme bat.

KV19
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Luxor Governorate
HiriaLuxor
Koordenatuak25°45′00″N 32°36′51″E
Map
ErabiltzaileaMentuherkhepeshef (en) Itzuli
Arkitektura
Dimentsioak38,68 (luzera) m
Azalera132,83 m²

    Kokapena

    Erregeen Haranean eraikitako azken hilobietako bat, KV19 hilobia ekialdean dago, XVIII. dinastiako hilobietatik gertu, duela denbora asko ahaztuak. Horien artean, KV20, KV21, KV43 eta KV60 dira nabarmentzekoak. Benetan, hilobi eraikitzaileak toki honetara itzultzea bakarrik, aurretik erabilitako beste toki batzuetan zegoen espazio faltagatik azal daitekeela esan daiteke, KV19 hilobia zulatu ondoren, handik ez oso urruti, KV18 hilobiaren zulaketa hasiko baitzen, Ramses X.aren hilobia.

    Argi eta garbi, printze baten lurperaketa den arren, sarrerako korridorea, zabalera handikoa da, Erregeen Haranean, hiru errege hilobik bakarrik gainditzen dutena, KV1, KV9 eta KV18 hilobiek alegia. Hilobia, gaur egungo erregeen hilobien arerio duin bat izan zen, bere eraikuntza, bigarren korridorea hasi eta laster gelditu zelako izan ez balitz. Honela, sarrerako arrapala (A), pasabide bat (B) eta gelditutako eraikuntza (C), aurki daitezke, guztiak, okerdura leunarekin, ramesidar garaiko hilobietan ohikoa zena.

    Apaindura

    Jada XIX. dinastiaren garaian, ohiko egin zen printze eta erreginen hilobiak apaintzea, eta, beraz, KV19a ez da salbuespena. Baina bere kokapena bai da bitxia, jada Ramses III.aren garaitik, gainontzeko errege familiaren nekropoli bezala, Erreginen Harana ezarri baitzen, Erregeena, faraoientzat bakarrik utziz. Benetan, Mentuherjepeshef printzearen hilobia, Erreginen Haraneko hilobitzat har daiteke, baina "okerreko tokian kokatua".

    Tokiko margoak, oso ederrak eta egoera bikainean kontserbatuak, errege hilobi gehienekoen parekoak edo are gehiago dira, eta bertako irudiak, inongo zalantzarik gabe, Erreginen Haranean erabilitakoak dira. Koloreen bizitasunak, aurpegien akatsgabetasunak, irudien fintasunak, jantzien dotoretzak eta atze zuria eta urre koloreko ertzek, margolarien lana nabarmendu baino ez dute egiten. Inongo zalantzarik gabe, KV19 hilobiaren apaindura, Erregeen Haranaren amaiera da, bere margoez harrotu daitekeen azken hilobia.

    Hala ere, eraikuntza lanak bigarren pasabidetik aurrera gelditu zirenez, lehenengoan baino ez dira aurkitzen apaindurak, no Mentuherjepeshef dagoen, Osiris, Ptah, Amon-Ra, Thot, Meretseger, Sekhmet, Hapi, Bastet eta Khonsu jainkoekin eta Horusen lau semeekin lagundua. Agertzen den hil testu bakarra, Hilen Liburua da, euren jatorria adierazten duten hilobian dauden esaldi gutxi batzuekin.

    Indusketa

    KV19 hilobiaren aurkikuntza, 1817an datatua dago, urte horretan, Giovanni Battista Belzoni tokian sartu eta XXII. dinastian datatutako lurperaketa sarkin kopuru ez jakin bat aurkitu zuena. Italiarrarenaren ondoren, beste hainbat indusketa etorri ziren, James Burtonek 1825ean egina bat, Howard Carterrek 1903an beste bat eta, askoz biziago, Edward R. Ayrtonek, Theodore Daviden taldearentzako 1905 eta 1906 bitartean. Lan guzti hauek, hilobia erabat garbitzea lortu zuten, baita jantzi hondarrak, apurtutako ontziak, kolorezko zenbait kontu, eta baita Mentuherjepeshefen zerraldoaren ustezko zatiak ere.

    Gaur egun, KV19 hilobia, turistek bisita dezaketen toki bat da, bere egoera bikaina eta bere irudien kontserbazio ezin hobeagatik. 1994ko uholdeak, beste hainbat hilobi galarazi zituztenak, hona ere heldu ziren, baina, zorionez, urpean zentimetro gutxi batzuk baino ez zituzten hartu eta margoek ez zuten inongo kalterik jasan.

    Nor izan zen Mentuherjepeshef?

    Pertsonaia honi buruz dakigun gauza bakarra, berari buruz hilobian aipatzen dena da. Dirudienez, bere izen osoa, Ramses Mentuherjepeshef zen eta, Ramses IX.aren seme bat zen, nori, Erregeen Haranean lurperatua izateko pribilegio handia eman zitzaion, Erreginen Haranean lurperatu ordez, non harria kalitate gutxiagokoa zen. Ez da ezagutzen printzea KV19an lurperatua izan ote zen, hilobia amaitu gabe baitago, baina, gelditutako C korridorearen sarreran dagoen zulo batek, dirudienez, gizon honen harrizko sarkofagoa bertan egon zela adierazten duen arren.

    Mentuherjepeshef han lurperatua izan bazen, pentsatzen den bezala, Ramses X.aren erregealdian izango zen -Ramses IX.aren semea ez zena, ustezko borroka dinastiko bat ikusarazten duena-. Edonola ere, bere momiari buruz ez dakigu ezta urrik ere, eta, ziuraski, ez zegoen Belzonik aipatutako sarkinen momien artean nahastua.

    Baina, hau salbu, KV19 hilobia, hasieran, Mentuherjepeshefentzako hilobia ez zela esan daiteke, eta bakarrik bere lehen jabeak utzi ondoren berrerabiliko zuela. Hau, beste ramesidar printze bat izan zen, Ramses III.aren seme gazteenetako bat, Ramses Setherjepeshef izenekoa. Egoera irauli egingo zuen faraoi bihurtzean, Ramses VIII.a izenarekin, eta ia arrastorik geratzen ez den erregealdi labur eta ilun baten protagonista izateagatik. Printzetik erregerako bere igoeraren ondorioz, normala da bere hilobiaren eraikuntza lanak utzi eta bere paper berriarekin egokiago zetorren beste bat hastea. Errege mamu honengan zentzurik ez duena, bere gorpuaren azken kokalekua da, QV43a, Erreginen Haraneko hilobi bat. Propio erregeena ez zen nekropoli batean beretzako hilobi bat eraikiarazi zuen ala bere heriotz goiztiarrak, hutsik zegoen hilobi batean lurperatua izatea eragin zuen?. Ramses VIII.a da, askogatik gainera, XX. dinastiako faraoietatik, okerren ezagutzen dena, eta bere lurperaketaren kontua, oraindik erabat argitu gabe dago.

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.