KUNSTEN Arte Museoa (Aalborg)
KUNSTEN Arte Museoa edo Ipar Jutlandiako Arte Museoa (KUNSTEN Museum of Modern Art Aalborg) Aalborgen dagoen arte modernoaren museoa da.
KUNSTEN Museum of Modern Art Aalborg | |
---|---|
KUNSTEN Museum of Modern Art Aalborg. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Ipar Jutlandia |
Udalerria | Aalborg Municipality |
Koordenatuak | 57°02′33″N 9°54′21″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1968 - 1972 |
Zuzendaria | Gitte Ørskou (en) |
Erabilera | museoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alvar Aalto |
Ondarea | |
Bisitariak urtean | 92.092 |
Kontaktua | |
Helbidea | Kong Christians Allé 50, 9000 Aalborg |
Webgune ofiziala | |
Historia
Elissa Aalto, Alvar Aalto eta Jean-Jacques Baruël arkitektuek diseinatu zuten eta 1968 eta 1972 artean eraiki zen.
Egitura
Eraikina parke eta baso artean kokaturik dago eta zigurat baten itxura du. 6.000 m²-tako azalera dauka eta harrera gela batn inguruan hainbat galeria zabaltzen dira. Eraikinaren hormek kolore argia dute artelanak nabarmentzeko eta zorua Carrarako marmolaz estalia dago.
Kanpoaldean eskultura ugari dituen parkea, anfiteatroa eta terraza ditu.
Bildumak
1.500 artelanetik gora daude, hala margolanak, nola eskulturak eta beste hainbat objetu ere.
Kanpo estekak
- (Danieraz)(Ingelesez)(Alemanez) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.