KK Split

KK Split (Košarkaški Klub Split) Kroaziako Split hiriko saskibaloi talde historikoa da. 1945ean fundatu bazen ere, 1980ko hamarkadaren bukaera eta 1990ekoaren hasiera izan ziren bere garairik onenak, Europako kopa hiru aldiz irabazi baitzuen.

KK Split
EzizenaŽuti
LigakKroaziako Saskibaloi Liga
Sorrera1945
PabiloiaArena Gripe
KokapenaSplit
Taldearen koloreak         
LehendakariaRobert Andrijić
EntrenatzaileaKroazia Ivica Skelin
Txapelketak1 A-1 Liga
3 Euroleague
6 Jugoslaviako Saskibaloi Liga
5 Jugoslaviako Saskibaloi Kopa
2 Korać Kopa
Webguneakksplit.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Historia

1945ean sortu zen KK Hajduk izenarekin. Hiru urtez tartekako partidak jokatu zituen eta 1949an KK Split izena hartu zuen. 1963-64 denboraldian Jugoslaviako ligako lehen mailan jokatzen hasi zen. 1967an KK Jugoplastika Split izena hartu zuen eta 1990era arte horrela ezagutua izan zen. Bere garairik onenak orduan iritsi ziren. Ordutik aurrera izen ugari izan ditu, hala nola, POP 84-Split, Slobodna Dalmacija eta 1993tik aurrera Split Croatia Osiguranje.

Palmaresa

  • Jugoslaviako Liga (6): 1971, 1977, 1988, 1989, 1990 eta 1991
  • Jugoslaviako Kopa (5): 1972, 1974, 1977, 1990 eta 1991

Jokalari historikoak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.