KAE Ligako 2022ko denboraldia

KAE Ligako 2022ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 19an hasi zen Pasaian eta abuztuaren 21ean amaitu zen Bilbo hiriko uretan; bigarren maila, aldiz, ekainaren 25ean hasi zen Donibane Lohizuneko badian eta abuztuaren 27an bukatu zen Santoñan; guztira, 25 estropada puntuagarri jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko txartela lortu ostean, Getaria eta Kaiku arraun elkarte txapeldunak ez ziren lehian aritu. Horien ordez, eta KAE Ligako bigarren mailara jaitsi ziren Lapurdi eta Astilleroren ordez, Zarautz (TKE Ligatik bueltan) eta aurreko urtean igoera lortu zuten Busturialdea eta Hondarribiako bigarren ontzia aritu ziren[2]. Guztira, 21 ontzik arraun egin zuten txapelketan, 12 lehen mailan eta 9 bigarrenean[3].

2022ko KAE Liga
Sanpedrotarra Arraun Elkartea
San Pedrok (irudian) bigarren aldiz irabazi zuen KAE Liga; play-offean, baina, ez zuen igoera lortu.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 21 talde (12+9)
Estropadak 25 estropada (14+11)
Hasiera 2022ko ekainaren 19a
Amaiera 2022ko abuztuaren 27a
Palmaresa
Txapelduna San Pedro (142 p.)
Txapeldunordea Pedreña (134 p.)
Ohorezko tx. Arkote (133 p.)
San Juan (113 p.)
Jaitsiera Orio B (35 p.)
2021
2023

Denboraldi honetako txapelduna Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen[4]; guztira, 142 puntu eta hiru bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, eta 2022ko ontzi erregularrena beraiena izan zen. Dena den, lehia estua izan zen, Pedreña eta Arkote elkarteek gertutik jarraitu baitzuten. Kantabriarren arraunketak hobera egin zuen denboraldian zehar eta Joseba Fernándezen gidaritzapean, urtea 134 punturekin, lau banderarekin eta igoera kanporaketa jokatzeko txartelarekin amaitu zuten. Bizkaitarrek, aldiz, Elantxobeko Estropadan puntu asko galdu ostean, hirugarren egin zuten eta San Juanekin batera ohorezko txanda osatu zuten. Banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Pedreñak eta Arkotek launa bandera irabazi zituzten, San Pedrok hiru, eta San Juanek, Zarautzek eta Castrok bana[5]. Azkenik, denboraldi amaieran jokatu zen igoera play-offean, KAE Ligako bi ordezkariek ez zuten TKE Ligara igotzea lortu, kanporaketan bi ontzi motelenak izan baitziren[6].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Orioren B traineruak maila galdu zuen. Gipuzkoarrak izan ziren ligako motelenak, 14 estropetatik 10etan azkeneko bi postuetan gelditu ziren, eta hurrengo denboraldian B ligan aritu beharko dira arraunean[5]. Busturialdea elkartea ere maila galtzeko zorian izan zen. Bizkaitarrek denboraldi irregularra egin zuten eta azken jardunaldietan lehiakor jardun bazuten ere, jaitsiera play-offean ezin izan zioten Donostiarra Bko mutilen eta Camargokoen arraunketari eutsi. Dena den, hainbat elkartek jarritako erreklamazioa onartu ostean, talde gipuzkoarra kanporatu eta elantxobetarrek lehen mailan jarraitzeko eskaintza onartu zuten[7].

Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Lapurdiko Arraun Taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa; guztira, 10 bandera eta 98 puntu eskuratu zituzten lapurtarrek, eta hamaika estropadetatik hamarretan azkarrenak izan ziren. Xubero ontziko mutilak, beraz, lehen mailan arituko dira hurrengo denboraldian[5].

Lehenengo maila

Partaideak

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hamazazpigarren denboraldian; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta beste 3ak kantabriarrak[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Busturialdearen, Hondarribiako bigarren ontziaren eta Zarautzen parte hartzea izan zen. Zarauztarrak azken postuan gelditu ziren TKE Ligako 2021eko denboraldian eta mailaz jaitsi behar izan zuten; bizkaitarrek, aldiz, zuzeneko igoera lortu zuten bigarren mailako txapelketa irabazi ostean; eta hondarribiarrek, azkenik, lehen mailako lehiaketan arraun egiteko txartela igoera play-offean eskuratu zuten[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2021
ArkoteArkote Arraun TaldeaPlentzitarraEuskal Herria Gorka EtxeberriaPlentzia (Bizkaia)5.a
BusturialdeaBusturialdea Arraun ElkarteaArtarriEuskal Herria Luis Ángel SalvadorElantxobe (Bizkaia)1.a (KAE2)
CamargoClub de Remo Valle de CamargoVirgen del CarmenEspainia Carlos RodríguezCamargo (Kantabria)11.a
CastroSociedad Deportiva de Remo CastreñaLa MarineraEuskal Herria Paul GaldizCastro Urdiales (Kantabria)10.a
Deustu-BilboDeustu Arraun TaldeaTomateraEuskal Herria Gerardo RaneroDeustu, Bilbo (Bizkaia)7.a
Hondarribia BHondarribia Arraun ElkarteaAma GuadalupekoaEuskal Herria Gonzalo CarriónHondarribia (Gipuzkoa)3.a (KAE2)
Orio BOrio Arraunketa ElkarteaSan NikolasEuskal Herria Anjel Mari LarrañagaOrio (Gipuzkoa)9.a
PedreñaSociedad Deportiva de Remo PedreñaSeve BallesterosEuskal Herria Joseba FernandezPedreña, M. de Cudeyo (Kantabria)3.a
San JuanPasai Donibane Koxtape Arraun ElkarteaErrekaEuskal Herria Endika ZalduaDonibane, Pasaia (Gipuzkoa)6.a
San PedroSanpedrotarra Arraun ElkarteaLibiaEuskal Herria Asier CarballedaSan Pedro, Pasaia (Gipuzkoa)4.a
ZarautzZarautz Arraun ElkarteaEnbataEuskal Herria Asier PuertasZarautz (Gipuzkoa)12.a (TKE)
ZumaiaAita Mari Arraun ElkarteaTelmo DeunEuskal Herria Odei ArrizabalagaZumaia (Gipuzkoa)8.a

Estropadak

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia XXII. IkurrinaPasaia, Gipuzkoa2022ko ekainaren 19a
Arkote
2.Zumaiako XXXVII. IkurrinaZumaia, Gipuzkoa2022ko ekainaren 26a
Arkote
3.3. jardunaldia-Castro UrdialesCastro Urdiales, Kantabria2022ko uztailaren 2a
San Pedro
4.Elantxobeko XXXIV. Traineru EstropadaElantxobe, Bizkaia2022ko uztailaren 3a
Zarautz
5.CMO Valves BanderaPasaia, Gipuzkoa2022ko uztailaren 9a
Arkote
6.Marina de Cudeyoko XVII. BanderaMarina de Cudeyo, Kantabria2022ko uztailaren 16a
Pedreña
7.Orio Kanpiña IV. BanderaOrio, Gipuzkoa2022ko uztailaren 17a
San Pedro
8.8. jardunaldia-IllunbePasaia, Gipuzkoa2022ko uztailaren 23a
San Juan
9.Camargoko Udaleko XXX. BanderaCamargo, Kantabria2022ko uztailaren 30a
Pedreña
10.Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVI. BanderaHondarribia, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 7a
Pedreña
11.Plentziako XXXIII. IkurrinaPlentzia, Bizkaia2022ko abuztuaren 13a
Castro
12.Castro Urdialesko Hiriko XLX. BanderaCastro Urdiales, Kantabria2022ko abuztuaren 15a
Pedreña
13.Zarautz Arraun Elkartearen XIII. IkurrinaZarautz, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 20a
San Pedro
14.Bilbo Hiriko XLIX. IkurrinaBilbo, Bizkaia2022ko abuztuaren 21a
Arkote

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1.San Pedro1421111121110812118118111263Igoera play-offa
2.Pedreña134610998129912127128114
3.Arkote13312121031291010118699124Ohorezko txanda
4.San Juan11398781151112109110391
5.Zarautz98891112910774433741
6.Hondarribia B9610645618677108108-
7.Castro92576646456101271131
8.Zumaia843351073689655410-
9.Deustu-Bilbo787422511543511667-
10.Camargo4645873223224121-Jaitsiera play-offa
11.Busturialdea4112311411139455-
12.Orio B3521142732512212-2023ko KAE-2 Liga

Jaitsiera/Igoera play-offa

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Camargok eta Busturialdeak; eta (Donostiarra Bri jarritako zigorraren aurretik1) bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Donostiarra Bk eta Mutrikuk[5].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza1
BusturialdeaBusturialdea Arraun ElkarteaArtarriEuskal Herria Luis Ángel SalvadorElantxobe (Bizkaia)11.a (KAE)
CamargoClub de Remo Valle de CamargoVirgen del CarmenEspainia Carlos RodríguezCamargo (Kantabria)10.a (KAE)
Donostiarra BKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekuaEuskal Herria Fernando BalenziagaDonostia (Gipuzkoa)2.a (KAE2)
MutrikuMutriku Arraun TaldeaMutrikuEuskal Herria Jacinto SalinasMutriku (Gipuzkoa)3.a (KAE2)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1Camargo8442023ko KAE Liga
2Busturialdea633
3Mutriku4222023ko KAE-2 Liga
4Donostiarra B00101

1 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean igoera play-offean) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Bigarren maila

Partaideak

Guztira, 9 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 4 gipuzkoarrak izan ziren, 3 kantabriarrak eta bizkaitar eta lapurtar bana[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi ziren Astilleroren eta Lapurdiren parte hartzea, eta 2014tik itsasoratzen ez zen Castroren bigarren ontziarena izan ziren. Bestalde, 2021eko Busturialdea eta Hondarribia B arraun elkarteak lehen mailan aritu ziren eta Deustu-Bilboren eta Zarautzen B traineruak, aldiz, lehorrean gelditu ziren[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2021
AstilleroSociedad Deportiva de Remo AstilleroSan José XVEspainia Luis Andrés RiozEl Astillero (Kantabria)12.a (KAE)
Castro BSociedad Deportiva de Remo CastreñaLa MarineraEspainia Manuel GutiérrezCastro Urdiales (Kantabria)-
Donostiarra BKaiarriba Arraun ElkarteaTorrekuaEuskal Herria Fernando BalenziagaDonostia (Gipuzkoa)5.a
HibaikaHibaika Arraun ElkarteaMadalenEuskal Herria Josetxo ArrizabalagaErrenteria (Gipuzkoa)8.a
LapurdiLapurdiko Arraun TaldeaXuberoEuskal Herria Aitor ArtetxeDonibane Lohizune (Lapurdi)13.a (KAE)
MutrikuMutriku Arraun TaldeaMutrikuEuskal Herria Jacinto SalinasMutriku (Gipuzkoa)4.a
PortugaleteSan Nikolas Arraun TaldeaJarrilleraEuskal Herria Jaime RíosPortugalete (Bizkaia)2.a
SantoñaClub de Remo SantoñaVirgen del PuertoEspainia Sergio RozadillaSantoña (Kantabria)9.a
TrintxerpeIllunbe Kirol ElkarteaAzkueneEuskal Herria Antonio Da SilvaTrintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa)10.a

Estropadak

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1.Donibane Lohizuneko XXX. EstropadaDonibane Lohizune, Lapurdi2022ko ekainaren 25a
Lapurdi
2.Mutrikuko VI. Yurrita Group BanderaMutriku, Gipuzkoa2022ko uztailaren 2a
Lapurdi
3.XII. Bandera Donostiarra-Ur Kirolak 100Donostia, Gipuzkoa2022ko uztailaren 3a
Lapurdi
4.Portugaleteko Uri Urena XL. Bandera1Portugalete, Bizkaia2022ko uztailaren 9a
Lapurdi
5.2022ko uztailaren 10a
6.Pasaiako XXXVII. BanderaPasaia, Gipuzkoa2022ko uztailaren 23a
Lapurdi
7.Real Astillero de Guarnizoko XXVIII. BanderaEl Astillero, Kantabria2022ko uztailaren 30a
Lapurdi
8.Ondarroako XXXVIII. Bandera-Goimek Sari NagusiaOndarroa, Bizkaia2022ko abuztuaren 6a
Mutriku
9.Errenteriako Hiria IX. IkurrinaPasaia, Gipuzkoa2022ko abuztuaren 7a
Lapurdi
10.Castro Urdialesko Hiriko BanderaCastro Urdiales, Kantabria2022ko abuztuaren 13a
Lapurdi
11.Santoñako Udal Txit Gorenaren LII. BanderaSantoña, Kantabria2022ko abuztuaren 20a
Lapurdi
12.Ría del Asóngo XXVIII. Bandera2Colindres, Kantabria2022ko abuztuaren 27a
Lapurdi3

1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan.
3 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan (tartean txapeldun izan zen Ría del Asóngo Banderan) deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 122 Banderak Lorpena
1.Lapurdi9899999998999-101, 22023ko KAE Liga
2.Hibaika7056857576867--Txapeldunordea3
3.Mutriku6884646739588-1Igoera play-offa
4.Portugalete6675475685676--Ohorezko txanda
5.Donostiarra B624778886770303-3-3Igoera play-offa4
6.Astillero4968262452455--
7.Santoña3633334343334--
8.Castro B3122523224243--
9.Trintxerpe1311111111122--

1 Portugaleteko Uri Urena Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta bietan lapurtarrena izan zen trainerurik azkarrena[8].
2 Ría del Asóngo Bandera ez zen puntuagarria izan; bandera, baina, lapurtarrek eraman zuen Donibane Lohizunera[5].
3 Donostiarraren bigarren ontziari zigorra ezarri ondoren, azken bi jardunaldietako puntuak berriro zenbatu ziren eta Hibaika Arraun Elkarteak bigarren postua eskuratu zuen; errenteriarrentzat, baina, beranduegi izan zen igoera kanporaketa jokatzeko[7].
4 Kantauriko Arraun Elkarteko Diziplinako Epaile Bakarrak ebatzi zuen Donostiarra Bk zenbait estropadetan deialdian sartu ezin zuen arraunlari bat ontziratu zuela eta, horrenbestez, jardunaldi horietan elkartea lehiatik kanporatzea erabaki zuen[7].

Erreferentziak

  1. "2022ko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.18
  2. "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  3. "2022ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.18
  4. «San Pedrok irabazi du KAE 1 liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.07.09).
  5. "2022ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.12.26
  6. «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  7. (Gaztelaniaz) «Donostiarra B pierde su plaza en la ARC-1» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022.10.13).
  8. (Gaztelaniaz) «Lapurdi no levanta el pie del acelerador en Portugalete» El Correo (Noiz kontsultatua: 2022.08.24).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.