KAE Ligako 2021eko denboraldia
KAE Ligako 2021eko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak ekainaren 19n hasi ziren Pasaian, eta abuztuaren 21ean (bigarren maila) eta 22an (lehen maila) bukatu ziren Hondarribiko eta Bilboko uretan hurrenez hurren; guztira, 27 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, lehenengo mailan lau ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Aurreko denboraldian TKE Ligan arraun egiteko aukera galdu ostean, Pedreña eta San Pedro elkarteak igoera play-offa jokatzeko txartela lortzen saiatu ziren berriro. Lehian lehen mailatik jaitsitako Kaiku eta KAE 2 mailatik igotako Castro eta Lapurdi elkartu zitzaizkien[2]. Guztira, 23 ontzi aritu ziren txapelketan, 13 lehen mailan eta 10 bigarrenean[3].
Getariak laugarren aldiz irabazi zuen KAE Liga eta lehenengoz TKE Ligara igo zen Kaikurekin batera. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Kantauriko Arraun Elkartea |
Partaideak | 23 talde (13+10) |
Estropadak | 27 estropada (15+12) |
Hasiera | 2021eko ekainaren 19a |
Amaiera | 2021eko abuztuaren 22a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Getaria (11,53 p.) |
Txapeldunordea | Kaiku (11,13 p.) |
Ohorezko tx. | Pedreña (10,93 p.) San Pedro (9,92 p.) |
Jaitsiera | Astillero (2,67 p.) Lapurdi (2,29 p.) |
← 2020 |
2022 → |
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Getariako Arraun Elkartea izan zen. Guztira, 11,53 puntuko batezbestekoa eta 5 bandera eskuratu zituzten gipuzkoarrek, horietatik 2 beraien herriko estropadetan. Txapeldunordea, berriz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea izan zen. Bizkaitarrek lehiaketaren bigarren zati paregabea egin zuten Jose Luis Korta entrenatzailearekin[4], eta 6 bandera eta 11,13 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Bi ontziak, gainera, azkarrenak izan ziren irailaren 18an eta 19an jokatu zen igoera play-offean eta hurrengo denboraldian lehen mailan arituko dira[5]. Bestetik, ohorezko txanda Pedreñak eta San Pedrok osatu zuten; kantabriarrek 2 bandera eskuratu zituzten, sanpedrotarrek 1, eta seigarren egin zuen San Juanek beste 1[6].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Lapurdik (2,29 puntu) eta Astillerok (2,67) maila galdu zuten. Lapurtarrak ligako motelenak izan ziren eta lortutako emaitza onenak bi 10. postu baino ez ziren izan. Kantabriarrek, aldiz, beherakada handia izan zuten denboraldiaren amaieran eta 15 estropadetatik 7tan azken postuan gelditu ziren[6].
Azkenik, bigarren mailari dagokionez, Busturialdea Arraun Elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da Hondarribiaren bigarren ontziarekin batera[6].
Lehenengo maila
Partaideak
Guztira, 13 elkarte izan ziren hamaseigarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 5 gipuzkoarrak izan ziren, 4 kantabriarrak, 3 bizkaitarrak eta lapurtar 1[3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Kaiku, Castro eta Lapurdi elkarteen parte hartzea izan zen. Bizkaitarrak 2020ko denboraldian azken postuan gelditu ziren TKE Ligan eta mailaz jaitsi behar izan zuten[7]. Kantabriarrak eta lapurtarrak, aldiz, lehenengo bi postuak lortu zituzten KAE Ligako 2020ko denboraldian; beraz, lehen mailan arraun egiteko txartelak eskuratu zituzten[2].
Estropadak
Denboraldi honetan 15 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | Banderak | Lorpena | |
1. | Getaria | 11,53 | 8 | 13 | 9 | 12 | 11 | 13 | 13 | 9 | 12 | 11 | 13 | 13 | 12 | 12 | 12 | 5 | Igoera play-offa | |
2. | Kaiku | 11,13 | 9 | 12 | 13 | 7 | 12 | 10 | 8 | 12 | 13 | 13 | 11 | 8 | 13 | 13 | 13 | 6 | ||
3. | Pedreña | 10,93 | 11 | 10 | 6 | 11 | 13 | 12 | 11 | 13 | 11 | 12 | 12 | 12 | 10 | 10 | 10 | 2 | Ohorezko txanda | |
4. | San Pedro | 9,92 | 13 | 11 | 12 | 10 | 9 | 7 | 12 | 11 | 10 | -1 | -1 | 11 | 9 | 7 | 7 | 1 | ||
5. | Arkote | 9,40 | 12 | 6 | 7 | 8 | 10 | 11 | 10 | 10 | 9 | 10 | 10 | 10 | 6 | 11 | 11 | - | ||
6. | San Juan | 8,73 | 10 | 8 | 10 | 13 | 5 | 9 | 9 | 8 | 8 | 9 | 8 | 9 | 7 | 9 | 9 | 1 | ||
7. | Deustu-Bilbo | 8,58 | 7 | 9 | 11 | 9 | 8 | 8 | -1 | -1 | -1 | 8 | 9 | 7 | 11 | 8 | 8 | - | ||
8. | Zumaia | 5,85 | 5 | 7 | 8 | 6 | 7 | 6 | 7 | -1 | -1 | 5 | 5 | 5 | 5 | 6 | 4 | - | ||
9. | Orio B | 5,00 | 3 | 5 | 4 | 5 | 6 | 5 | 4 | 5 | 7 | 6 | 7 | 4 | 4 | 4 | 6 | - | ||
10. | Castro | 5,00 | 1 | 3 | 5 | 3 | 4 | 4 | 5 | 7 | 6 | 7 | 6 | 6 | 8 | 5 | 5 | - | Jaitsiera play-offa | |
11. | Camargo | 3,38 | 6 | 4 | 3 | 2 | 2 | 2 | 6 | 6 | 4 | -1 | -1 | 1 | 3 | 3 | 2 | - | ||
12. | Astillero | 2,67 | 4 | 2 | 2 | 4 | 1 | 3 | 3 | 4 | 5 | 3 | 3 | 3 | 1 | 1 | 1 | - | 2022ko KAE-2 Liga | |
13. | Lapurdi | 2,29 | 2 | 1 | 1 | 1 | 3 | 1 | -1 | 3 | 3 | 4 | 4 | 2 | 2 | 2 | 3 | - |
1 Camargo, Destu-Bilbo, San Pedro eta Zumaia elkarteak ezin izan ziren lehian aritu jardunaldiren batean edo hainbatetan taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ez zuten punturik jaso eta denboraldia amaitu zenean batezbesteko emaitza kalkulatu zitzaien.
Jaitsiera/Igoera play-offa
Kanporaketa honetan lau ontzik parte hartu zuten: denboraldia 10. eta 11. postuan amaitu zuten elkarteek, Castrok eta Camargok; eta bigarren mailako 2. eta 3. ontzi azkarrenek, Portugaletek eta Hondarribia Bk[6]. Bestalde, Getariak eta Kaikuk TKE Ligako kanporaketan igoera lortu zutenez[5], jaitsiera/igoera play-off honetan lau ontzietatik hiruk eskuratu zuten 2022ko denboraldian lehen mailan parte hartzeko txartela.
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Camargo | Club de Remo Valle de Camargo | Virgen del Carmen | Pedro Gabancho | Camargo (Kantabria) | 11.a (KAE) | |
Castro | Sociedad Deportiva de Remo Castreña | La Marinera | Enrique Vitoria | Castro Urdiales (Kantabria) | 10.a (KAE) | |
Hondarribia B | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Gonzalo Carrión | Hondarribia (Gipuzkoa) | 3.a (KAE2) | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 2.a (KAE2) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | Lorpena |
1 | Castro | 4 | 4 | 2022ko KAE-1 Liga |
2 | Camargo | 3 | 3 | |
3 | Hondarribia B | 2 | 2 | |
4 | Portugalete | 1 | 1 | 2022ko KAE-2 Liga |
Bigarren maila
Partaideak
Guztira, 10 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak eta kantabriar 1[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasun nagusia lehen mailatik jaitsi zen Donostiarraren bigarren traineruaren parte hartzea izan zen. Bestetik, sei denboraldi itsasoratu gabe igaro ostean, Illunbe Kirol Elkarteak ontzia osatzea lortu eta lehiaketara bueltatu zen Deusturen bigarren traineruarekin batera[8]. 2020ko denboraldian arraun egin zuten Actividades Náuticas Castro eta Santurtzi B, aldiz, lehorrean gelditu ziren[9].
• • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2020 |
Busturialdea | Busturialdea Arraun Elkartea | Artarri | Luis Ángel Salvador | Elantxobe (Bizkaia) | 5.a | |
Deustu B | Deustu Arraun Taldea | Tomatera | Gerardo Ranero | Deustu, Bilbo (Bizkaia) | - | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Rufo Urtizberea | Donostia (Gipuzkoa) | 11.a (KAE) | |
Hibaika | Hibaika Arraun Elkartea | Madalen | Imanol Cascante | Errenteria (Gipuzkoa) | 8.a | |
Hondarribia B | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Gonzalo Carrión | Hondarribia (Gipuzkoa) | 3.a | |
Mutriku | Mutriku Arraun Taldea | Mutriku | Jacinto Salinas | Mutriku (Gipuzkoa) | 6.a | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 4.a | |
Santoña | Club de Remo Santoña | Virgen del Puerto | José Antonio Cuero | Santoña (Kantabria) | 11.a | |
Trintxerpe | Illunbe Kirol Elkartea | Azkuene | Antonio Da Silva | Trintxerpe, Pasaia (Gipuzkoa) | - | |
Zarautz B | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Alexander Orena | Zarautz (Gipuzkoa) | 10.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | Banderak | Lorpena | |
1. | Busturialdea | 8,75 | 6 | 10 | 9 | 10 | 8 | 10 | 10 | 9 | 9 | 10 | 4 | 10 | 6 | 2022ko KAE Liga | |
2. | Portugalete | 8,00 | 9 | 8 | 10 | 8 | 10 | 7 | 7 | 10 | 8 | 6 | 8 | 5 | 3 | Igoera play-offa | |
3. | Hondarribia B | 7,17 | 10 | 3 | 7 | 9 | 4 | 9 | 9 | 7 | 7 | 9 | 5 | 7 | 1 | ||
4. | Mutriku | 6,58 | 5 | 9 | 6 | 4 | 7 | 5 | 5 | 8 | 10 | 7 | 9 | 4 | 1 | Ohorezko txanda | |
5. | Donostiarra B | 6,42 | 8 | 7 | 5 | 6 | 1 | 8 | 8 | 4 | 6 | 5 | 10 | 9 | 1 | ||
6. | Deustu B | 5,83 | 4 | 6 | 8 | 7 | 9 | 6 | 6 | 6 | 5 | 4 | 3 | 6 | - | ||
7. | Zarautz B | 5,33 | 7 | 4 | 4 | 5 | 5 | 4 | 4 | 5 | 3 | 8 | 7 | 8 | - | ||
8. | Hibaika | 3,82 | 3 | 5 | 3 | 3 | 6 | 4 | 3 | 3 | 4 | 3 | 6 | 3 | - | ||
9. | Santoña | 2,17 | 2 | 2 | 2 | 2 | 31 | 3 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | - | ||
10. | Trintxerpe | 1,11 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | -2 | -2 | -2 | 1 | 1 | 1 | 1 | - |
1 Santoñak 3 segundoko zigorra jaso zuen palekin kolpea jotzeagatik[10].
2 Trintxerpeko ontzia ez zen hiru jardunalditan itsasoratu.
Erreferentziak
- "2021eko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
- "2020ko emaitzak", Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
- "2021eko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2021.06.26
- "Jose Luis Korta Kaikura itzuli da taldeari laguntzera". Berria. 2022.01.02
- "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan". Eitb.eus. 2022.01.02
- "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
- "Hondarribia lider da Aresko bandera irabazita, eta Kaikuk maila galdu du". Eitb.eus. 2022.01.02
- "2021ean trainerua aterako du Trintxerpe-Illunbek". Oarsoaldeko Hitza. 2022.01.02
- "2020ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
- "XXXIX Bandera Noble Villa de Portugalete". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02