KAE Ligako 2020ko denboraldia
KAE Ligako 2020ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamabosgarren denboraldia izan zen. Bi mailako txapelketak uztailaren 11n hasi ziren, lehen maila Pasaiako uretan eta bigarrena Hondarribian, eta abuztuaren 30ean bukatu ziren Castro Urdialesen[1]. COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen; esate baterako, denboraldi honetan ez zen aurrekoetan bezala lehen mailara igotzeko edota bigarren mailara jaisteko kanporaketarik jokatu, hala, KAE 2ko lehen bi sailkatuak hurrengo urtean lehen mailan arraun egingo dute eta KAE 1eko azken biak, aldiz, bigarrenean[2].
Pedreña KAE Ligako txapeldun nagusia izan zen 2020an; guztira, 8 bandera eskuratu zituen. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Kantauriko Arraun Elkartea |
Partaideak | 23 talde (12+11) |
Estropadak | 24 estropada (12+12) |
Hasiera | 2020ko uztailaren 11 |
Amaiera | 2020ko abuztuaren 30a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Pedreña (11,6 p.) |
Txapeldunordea | San Pedro (10,7 p.) |
Ohorezko tx. | Getaria (8,5 p.) Deustu-Bilbo (8,4 p.) |
Jaitsiera | Donostiarra B (3,3 p.) Getxo (2 p.) |
← 2019 |
2021 → |
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Pedreña arraun elkartea izan zen. Guztira, 11,58 puntuko batezbestekoa eta 8 bandera eskuratu zituzten kantabriarrek. Txapeldunordea, berriz, Sanpedrotarra Arraun Elkartea izan zen. Gipuzkoarrek 3 bandera eta 10,83 puntuko batezbestekoa lortu zuten. Dena den, irailaren 18an eta 19an jokatu zen igoera play-offean KAE Ligako bi ordezkariek ez zuten lehen mailara igotzea lortu[3]. Bestetik, ohorezko txanda Getariak eta Deustu-Bilbok osatu zuten; bilbotarrek, gainera, 6. jardunaldiko bandera eskuratu zuten[4].
Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Getxok (1,83 puntu) eta Donostiarraren bigarren traineruak (3,17) maila galdu zuten. Getxoztarrak 4 estropadetan motelenak izan ziren eta lortutako postu onenak bi 10. postu izan ziren. Donostiarrek, azkenik, beherakada handia izan zuten, aurreko denboraldian laugarren izan ostean 2020ko aldaketa handiek maila galtzera bultzatu baitzuten[4].
Bigarren mailari dagokionez, Sociedad Deportiva de Remo Castreña elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da Lapurdirekin batera[4].
Lehenengo maila
Partaideak
Guztira, 12 elkarte izan ziren hamabosgarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 6 gipuzkoarrak izan ziren, 4 bizkaitarrak eta 4 kantabriarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Astillero, Getxo, Orioren B trainerua eta San Pedro elkarteen parte hartzea izan zen. Bestetik, 2019an igoera lortu ostean, Zarautz Arraun Elkarteak TKE Ligan arraun egin zuen 2020ko denboraldian[5].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2019 |
Arkote | Arkote Arraun Taldea | Plentzitarra | Gorka Etxeberria | Plentzia (Bizkaia) | 7.a | |
Astillero | Sociedad Deportiva de Remo Astillero | San José XV | Javier Pérez | El Astillero (Kantabria) | 12.a (TKE) | |
Camargo | Club de Remo Valle de Camargo | Virgen del Carmen | Pedro Gabancho | Camargo (Kantabria) | 8.a | |
Deustu-Bilbo | Deustu Arraun Taldea | Tomatera | Alexander Esteban | Deustu, Bilbo (Bizkaia) | 2.a | |
Donostiarra B | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Hegoi Intxauspe | Donostia (Gipuzkoa) | 4.a | |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Jon Larrañaga | Getaria (Gipuzkoa) | 3.a | |
Getxo | Getxo Arraun Elkartea | Goizeko izarra | Eneko Van Horenbeke | Getxo (Bizkaia) | 3.a (KAE2) | |
Orio B | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Anjel Mari Larrañaga | Orio (Gipuzkoa) | 1.a (KAE2) | |
Pedreña | Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | Seve Ballesteros | Ángel Gómez Bedia | Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) | 6.a | |
San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | Jose Luis Korta | Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) | 5.a | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Mikel Arostegi | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 11.a (TKE) | |
Zumaia | Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea | Telmo Deun | Iñaki Larrañaga | Zumaia (Gipuzkoa) | 9.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan.
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | XXI. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurrina | Pasaia, Gipuzkoa | 2020ko uztailaren 11 | San Pedro | |
2. | I. Ékolo Bandera | Getaria, Gipuzkoa | 2020ko uztailaren 19a | Pedreña | |
3. | XXXV. Zumaiako Ikurrina | Zumaia, Gipuzkoa | 2020ko uztailaren 25a | Pedreña | |
4. | IV. Adegi Bandera | Pasaia, Gipuzkoa | 2020ko uztailaren 26a | Pedreña | |
5. | XI. Getariako Estropada | Getaria, Gipuzkoa | 2020ko abuztuaren 8a | Pedreña | |
6. | 6. jardunaldia / KAE Liga | Getxo, Bizkaia | 2020ko abuztuaren 9a | Deustu-Bilbo | |
7. | L. Bandera Ciudad de Santander | Santander, Kantabria | 2020ko abuztuaren 15a | Pedreña | |
8. | XV. Bandera Marina de Cudeyo | Marina de Cudeyo, Kantabria | 2020ko abuztuaren 16a | Pedreña | |
9. | XVII. Algortako Portuzarra Ikurrina | Getxo, Bizkaia | 2020ko abuztuaren 22a | Pedreña | |
10. | 10. jardunaldia | Getxo, Bizkaia | 2020ko abuztuaren 23a | San Pedro | |
11. | I. Bandera del Comercio y de la Hostelería de Castro Urdiales | Castro Urdiales, Kantabria | 2020ko abuztuaren 29a | Pedreña | |
12. | XLVIII Bandera Ciudad de Castro Urdiales | Castro Urdiales, Kantabria | 2020ko abuztuaren 30a | San Pedro |
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak1 | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | Banderak | Lorpena | |
1. | Pedreña | 11,58 | 11 | 12 | 12 | 12 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 11 | 12 | 11 | 8 | Igoera play-offa | |
2. | San Pedro | 10,83 | 12 | 11 | 10 | 9 | 11 | 11 | 11 | 11 | 9 | 12 | 11 | 12 | 3 | ||
3. | Getaria | 8,70 | 10 | 10 | 5 | 11 | -2 | -2 | 7 | 8 | 11 | 6 | 10 | 9 | - | Ohorezko txanda | |
4. | Deustu-Bilbo | 8,17 | 9 | 6 | 8 | 10 | 10 | 12 | 4 | 5 | 10 | 103 | 8 | 6 | 1 | ||
5. | Arkote | 7,75 | 8 | 9 | 9 | 7 | 9 | 8 | 8 | 10 | 2 | 9 | 7 | 7 | - | ||
6. | San Juan | 7,33 | 7 | 8 | 11 | 8 | 8 | 9 | 9 | 1 | 6 | 83 | 5 | 8 | - | ||
7. | Camargo | 7,25 | 5 | 7 | 7 | 4 | 5 | 7 | 10 | 9 | 7 | 7 | 9 | 10 | - | ||
8. | Zumaia | 4,75 | 3 | 4 | 6 | 5 | 7 | 5 | 3 | 4 | 5 | 4 | 6 | 5 | - | ||
9. | Orio B | 4,08 | 6 | 2 | 4 | 3 | 2 | 4 | 6 | 6 | 8 | 3 | 3 | 2 | - | ||
10. | Astillero | 3,83 | 1 | 3 | 1 | 6 | 4 | 6 | 1 | 7 | 4 | 5 | 4 | 4 | - | ||
11. | Donostiarra B | 3,17 | 4 | 5 | 2 | 1 | 6 | 3 | 5 | 3 | 3 | 1 | 2 | 3 | - | 2021eko KAE-2 Liga | |
12. | Getxo | 1,83 | 2 | 1 | 3 | 2 | 3 | 2 | 2 | 2 | 1 | 2 | 1 | 1 | - |
1 Parte hartutako estropadetan lortutako puntuen batezbestekoa.
2 Getariako arraunlari batek PCR proba bat egin ostean, positibo eman zuen COVID-19an. Beraz, arraun elkarteak ez zuen abuztuaren 8ko eta 9ko estropadetan parte hartu[6].
3 Deustu-Bilbok eta San Juanek 3 segundoko zigorra jaso zuten[7].
Bigarren maila
Partaideak
Guztira, 11 elkarte izan ziren bigarren mailan parte hartu zutenak; horietatik 4 gipuzkoarrak izan ziren, 3 bizkaitarrak, 3 kantabriarrak eta lapurtar 1. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna lehen mailatik jaitsi ziren Hibaika, Lapurdi eta Santoña elkarteen parte hartzea izan zen, baita hirugarren aldiz itsasora ateratzen ziren Santurtziren eta Zarautzen B traineruen parte hartzea ere. Bestetik, 2019an igoera lortu ostean, Getxok eta Orioren B traineruak lehen mailan arraun egin zuten 2020an[5]. Azkenik, COVID-19 pandemiak ontzi asko lehorrean utzi zituen, besteak beste, Bermeo eta Deustu-Bilboren eta San Juanen B traineruak.
• • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2019 |
A.N. Castro | Actividades Náuticas Castro | Portus Amanus | Agustin Vitoria | Castro Urdiales (Kantabria) | 11.a | |
Busturialdea | Busturialdea Arraun Elkartea | Artarri | Asier Arego | Elantxobe (Bizkaia) | 7.a | |
Castro | Sociedad Deportiva de Remo Castreña | La Marinera | Enrique Vitoria | Castro Urdiales (Kantabria) | 2.a | |
Hibaika | Hibaika Arraun Elkartea | Madalen | Imanol Cascante | Errenteria (Gipuzkoa) | 12.a (KAE) | |
Hondarribia B | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Asier Puertas | Hondarribia (Gipuzkoa) | 6.a | |
Lapurdi | Lapurdiko Arraun Taldea | Xubero | Aitor Artetxe | Donibane Lohizune (Lapurdi) | 11.a (KAE) | |
Mutriku | Mutriku Arraun Taldea | Mutriku | Jacinto Salinas | Mutriku (Gipuzkoa) | 10.a | |
Portugalete | San Nikolas Arraun Taldea | Jarrillera | Jaime Ríos | Portugalete (Bizkaia) | 5.a | |
Santoña | Club de Remo Santoña | Virgen del Puerto | José Antonio Cuero | Santoña (Kantabria) | 10.a (KAE) | |
Santurtzi B | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Javier Escobar | Santurtzi (Bizkaia) | - | |
Zarautz B | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Alexander Orena | Zarautz (Gipuzkoa) | - |
Estropadak
Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izan ziren jokoan.
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | Banderak | Lorpena | |
1. | Castro | 10,50 | 9 | 11 | 11 | 10 | 11 | 11 | 10 | 11 | 9 | 11 | 11 | 11 | 8 | 2021eko KAE Liga | |
2. | Lapurdi | 10,00 | 11 | 10 | 101 | 9 | 10 | 10 | 11 | 9 | 11 | 9 | 10 | 10 | 3 | ||
3. | Hondarribia B | 8,75 | 10 | 8 | 9 | 11 | 7 | 9 | 9 | 10 | 8 | 10 | 7 | 7 | 1 | Ohorezko txanda | |
4. | Portugalete | 7,80 | 7 | 9 | 8 | 8 | 6 | 8 | 8 | 7 | 10 | 7 | -4 | -4 | - | ||
5. | Busturialdea | 7,08 | 5 | 7 | 7 | 5 | 8 | 5 | 7 | 8 | 7 | 8 | 9 | 9 | - | ||
6. | Mutriku | 6,58 | 8 | 5 | 6 | 6 | 9 | 7 | 6 | 6 | 6 | 6 | 8 | 6 | - | ||
7. | A.N. Castro | 5,5 | 6 | 6 | 2 | 7 | 5 | 6 | 5 | 5 | 5 | 5 | 6 | 8 | - | ||
8. | Hibaika | 3,67 | 3 | 2 | 5 | 3 | 4 | 4 | 4 | 4 | 3 | 3 | 5 | 4 | - | ||
9. | Santurtzi B | 3,25 | 4 | 3 | 3 | 4 | 3 | 2 | 1 | 3 | 4 | 4 | 3 | 5 | - | ||
10. | Zarautz B | 2,75 | 2 | 4 | 4 | 2 | 2 | 3 | 3 | 2 | -3 | -3 | -3 | -3 | - | ||
11. | Santoña | 1,67 | 1 | 1 | 1 | 12 | 1 | 1 | 2 | 1 | 2 | 2 | 4 | 3 | - |
1 Lapurdik 3 segundoko zigorra jaso zuen abordaiagatik[8].
2 Santoñak Zarauzko traineruari traba egiteagatik 3 segundoko zigorra jaso zuen[9].
3 Zarauzko Arraun Elkartearen bigarren traineruak ligan parte hartzen jarraitzeari uko egin zion, arraunlarien artean bi koronabirus kasu positibo atzeman ostean[10].
4 Portugaletek ez zuen Castron jokatu ziren azken bi jardunaldietan parte hartu, arraunlari batek COVID-19an positibo eman ostean[11].
Erreferentziak
- "Egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.06
- "La ARC no tendrá este año play-off y en 2021 podría haber 14 botes en el Grupo 1". Diario Vasco. 2020.08.25
- "Emaitzak 2020-Playoff 2 (2020-09-20)". 2020.09.26. 2020.09.26
- "Emaitzak 2020". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.09.26
- "Elkarteak 2020". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.09.26
- "Getariako arraunlari batek positibo eman du". eitb.eus. 2020.08.08
- "Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.08.28
- "Mutrikuko Yurrita Group Bandera-Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.25
- "700. Errenteriako Udala". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2020.07.26
- "Dos positivos en la trainera B de Zarautz". Mundo Deportivo. 2020.08.24
- "Portugalete no remará en Castro por un positivo en Covid-19". Mundo Deportivo. 2020.09.18