K-19: The Widowmaker
K-19: The Widowmaker (euskaraz K-19: Alargungilea) 2002ko Kathryn Bigelow estatubatuar zinema zuzendariaren hondamedi eta gerra filma bat da. Bertan, Harrison Ford, Liam Neeson eta Peter Sarsgaard aktoreek antzeztu zuten.
K-19: The Widowmaker | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | K-19: The Widowmaker |
Jatorrizko hizkuntza | errusiera ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada, Erresuma Batua, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak eta Errusia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Honen izena darama | K-19 itsaspekoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, film dramatikoa, hondamendi filma eta zinema historikoa |
Iraupena | 132 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto, Mosku, Errusia, Pinewood Studios (en) eta Eskozia Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kathryn Bigelow |
Gidoigilea(k) | Christopher Kyle (en) |
Antzezlea(k) | |
Liam Neeson (Mikhail Polenin (en) , Vasili Arkhipov) Harrison Ford (Nikolai Vladimirovich Zateyev (en) ) Peter Sarsgaard Joss Ackland Christian Camargo (en) Shaun Benson (en) John Shrapnel Donald Sumpter Tim Woodward Ravil Isyanov (en) James Francis Ginty Lex Shrapnel (en) Ingvar Eggert Sigurðsson Sam Spruell (en) Peter Stebbings Kris Holden-Ried (en) Dmitry Chepovetsky (en) Tygh Runyan Jacob Pitts Michael Gladis JJ Feild Peter Oldring (en) Joshua Close Jeremy Akerman (en) Steve Nicolson (en) Christopher Redman (en) Natalja Vitalevna Vintilova (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kathryn Bigelow Sigurjón Sighvatsson Edward S. Feldman (en) |
Konpainia ekoizlea | National Geographic Society Intermedia (en) Regency Enterprises (en) TriTe (en) |
Edizioa | Walter Murch (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Klaus Badelt |
Argazki-zuzendaria | Jeff Cronenweth |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mosku eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | K-19 itsaspekoa |
1961eko uztailaren 5an sobietar K-19 itsaspeko nuklearrak izan zuen istripuan oinarritua dago. Film honen arabera itsaspekoak bere eraikuntzan nahiz zerbitzuan sartzean izan zituen istripu eta hildako ugari nahiz ustezko zorte txarrarengatik Widowmaker (Alargungilea) ezizena jaso omen zuen, baina hori ez da egia, betazko istorioan itsaspekoak istripu larri hau jasan aurretik inongo ezizenik ez baitzuen jaso, eta istripua izan ondoren sobietar itsasgizonek eman zioten benetazko ezizena Hiroshima izan baitzen.
Argumentua
Mihhail Polenin (Liam Neeson) kapitainak bere eskifaiaren konfidantza eta estimua izateaz gain, Sobietar Itsas Armadan begirune eta esperientzia gehien duen itsaspeko kapitaina da. Halere, K-19 itsaspekoaren agintetik kendua izan da, goi agintariek itsaspekoa aurreikusitako ordu eta datarako behar den bezala prest egongo ez dela erabaki baidute. Haren ordezkaria Alexei Vostrikov (Harrison Ford) kapitaina izango da, burdinezko borondatea duen ofiziala, K-19 itsaspekoa garaiz itsasoratu dadin lortzen duelarik: 1961eko uztailaren 18ko arratsaldeko 16:00etan... Filma hau hamarkada luzeetan zehar Sobietar Batasuna nahiz Errusiako Gobernuak ezkutuan eduki zuen benetazko gertakarian oinarritua dago.
Aktoreak
- Harrison Ford: Alexei Vostrikov kapitaina, Komandante Ofiziala
- Liam Neeson: Mikhail "Misha" Polenin, Bigarren Ofiziala
- Peter Sarsgaard: Vadim Radtchenko, Erreaktore Ofiziala
- Joss Ackland: Marshal Zolentsov, Defentsa Ministroa
- John Shrapnel: Bratyeev Almirantea
- Donald Sumpter: Gennadi Savran kapitaina, Mediku Ofiziala
- Tim Woodward: Konstantin Partonov Almirante-Ordea
- Steve Nicolson: Yuri Demichev kapitaina, Torpedo Ofiziala
- Ravil Isyanov: Igor Suslov, Ofizial Politikoa
- Christian Camargo: Pavel Loktev, Erreaktore Teknikaria