Kōsaka Masanobu

Kōsaka Masanobu (japonieraz: 高坂 昌信, 1527 1578ko ekainaren 12a) , baita Kasuga Toratsuna (japonieraz: 春日 虎綱) ere, Japoniako historiako Sengoku Aroan, Takeda Shingenen zerbitzaririk leialenetako bat izan zen, eta honen hogeita lau jeneraletako bat bezala hartua izan zen. Etengabe ematen zaio Kōyō Gunkan lanaren egiletza, Takeda klanaren historia eta bere taktika militarrak erregistratzen dituena, baina, berriki eginiko ikerketa batzuk, jatorrizko idazleek, liburuari sinesgarritasuna emateko Kōsakaren izena erabili zutela diote.

Kōsaka Masanobu

Bizitza
JaiotzaIsawa (en) Itzuli, 1527
Herrialdea Japonia
HeriotzaMatsushiro Castle (en) Itzuli, 1578ko uztailaren 18a (50/51 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaQ11667215 Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBattles of Kawanakajima (en) Itzuli
Siege of Odawara (en) Itzuli
Battle of Mikatagahara (en) Itzuli
Battle of Nagashino (en) Itzuli

Masanobu eta Shingenen arteko harremana, 1543an hasi zen, Masanobuk 16 urte eta Shingenek 22 urte zituenean, euren artean egon zen maitasun harreman baten ondorioz. Harreman mota hauek, modako egon ziren Japonia aurremodernoan, eta shudo izenarekin ezagutzen ziren. Biek sinatutako maitasun ituna, Tokioko Unibertsitateko Artxibategi Historikoan dago.

Kaizu gazteluaren kargu zegoen jeneral bezala, Masanobuk paper garrantzitsua izan zuen Kawanakajimako laugarren guduan, ke seinaleekin informatuz Uesugi Kenshinen mugimenduei buruz hau hurbiltzen zihoanean, eta, beraz, ustekabeko eraso bat prestatu zuten Saijo-yaman. Taktika honek huts egin zuen arren, Masanobu, bere soldaduen buru joan zen Uesugiren tropak atzeguardiatik erasotzera, eta, beraz, Takedatarrak garaile irten ziren.

Kosaka Masanobuk, argi eta garbi kritikatu zuen Takeda Katsuyori zenbait alditan, eta, beraz, honen zerbitzutik "erretiratzera" behartua izan zen 1578an. Masanobu, beranduxeago hil zen, urte horretan bertan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.