Kōfuku-ji

Kōfuku-ji (japonieraz: 興福寺) , Naran dagoen tenplu budista ezaguna da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Aintzinako Narako monumentu historikoak izeneko multzoan. Hasieran zituen 175 eraikinetatik gutxi batzuk baino ez dira gelditzen. Naramachi Narako alde zaharraren parean dago, Sarusawa aintziraren gainean.

Kōfuku-ji
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Aintzinako Narako monumentu historikoak
Saigoku Kannon Pilgrimage
Nanto Shichi Daiji
Shinbutsu Reijō Junpai no Michi
[[]]
Tōkondō eraikina eta pagoda.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Nara
Core city of Japan Nara
Ur-masaSarusawa Pond (en) Itzuli
Koordenatuak34°41′00″N 135°49′53″E
Map
Historia eta erabilera
Yamato Eikyō War
1576 Kōfuku-ji bettō dispute
ErlijioaHossō-shū (en) Itzuli
IzenaShaka Nyorai (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaAsuka Aroa
Azalera12,4 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia870-002
Eskualdea[upper-roman 1]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia

Fujiwara no Katamari jauntxoaren emazteak eraiki zuen 669an bere senarra senda zedin. Hasiera batean Yamashinan altxatu zuten baina 710an gaur egungo tokira aldatu zuten. Fujiwaratarren jatorrizko tenplua izanik 1185 urtean leinukoa zen Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere arbasoen tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, tenpluak hainbat eraso jasan zituen eta sarritan berreraiki behar izan zen.

Egitura

(Ekialdeko urrezko eraikina): Eraikin nagusia da, 1425 urtean eraiki zuten beste birekin batera, gaur egun ordea berau baino ez dago. Urrezko eraikina izena du bertan gordetzen baita Japoniaren Altxor Nazionalaren zati bat.

  • Bost solairutako pagoda (japonieraz: 五重塔 gojū-no-tō)

: Bost aldiz erre da historian zehar. Oraingoa 1426an altxatutakoa da.

  • Hiru solairutako pagoda (japonieraz: 三重塔 sanjū-no-tō)

: XIII mendeko pagoda.

(Iparraldeko eraikin oktogonala): 1210ean eraiki zen.

(Hegoaldeko eraikin oktogonala): 1741ean eraiki zen.

: XV mendean eraikitako bainuetxea da.

Iruditegia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.