Juzhno-Sakhalinsk

Juzhno-Sakhalinsk[1] (errusieraz: Ю́жно-Сахали́нск), 1882-1905 bitartean Vladimirovka (errusieraz: Влади́мировка) eta 1905-1946 bitartean Toyohara (japonieraz: 豊原, Toyohara) deitua, Errusiako hiria da, Ekialde Urrunean dagoen Sakhalin oblasteko hiriburua. Sakhalin uhartearen hegoaldean dago, Susuia ibaiaren ertzean, Korsakov portutik 42 km iparraldera[2]. 2010ean 181.728 biztanle zituen[3].

Juzhno-Sakhalinsk
Южно-Сахалинск
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sakhalin oblasta
Hiri okrugaYuzhno-Sakhalinsk Urban Okrug
Izen ofizialaЮ́жно-Сахали́нск
Jatorrizko izenaЮжно-Сахалинск
Posta kodea693000–693101
Geografia
Koordenatuak46°57′N 142°44′E
Map
Azalera164.66 km²
Altuera40
Demografia
Biztanleria194.882 (2017)
−5.972 (2019)
Informazio gehigarria
Sorrera1882
Telefono aurrizkia424, 4242
Ordu eremuaUTC+11:00
Hiri senidetuakHakodate, Asahikawa eta Wakkanai
http://yuzhno.sakh.ru/

Historia

Juzhno-Sakhalinsken sorburua 1882. urtean sortutako Vladimirovka errusiar kokalekua izan zen.

1904-1905ko Errusia-Japonia Gerrari amaiera eman zion Portsmoutheko Hitzarmenaren ondorioz, Sakhalin uhartearen hegoaldea Japoniaren esku geratu zen. Ordura arte Vladimirovka zenari japoniarrek Toyohara («Emankortasunaren ibarra») izena eman eta Karafutoko prefekturako hiriburu izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerraren amaieran sobietarrek hiria berreskuratu zuten; Juzhno-Sakhalinsk izendatu[2] eta hiriburu administratibo bihurtu zuten.

Oraindik ere Errusiaren eta Japoniaren arteko gatazkak bizirik dirau, batez ere inguruko petrolio- eta gas-hobiengatik. Edozein modutan ere, Japoniak, Txinak eta Hego Koreak baliabide horien eskari handia daukatenez, hiria eta ingurua hazten doaz.

Japoniar garaiko eraikin gutxi daude zutik gaur egun Juzhno-Sakhalinsken; horietako bat, ikusgarrienetarikoa, Eskualdeko Ikasketen Sakhalingo Museo bihurtuta dago.

Klima

Juzhno-Sakhalinskek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.

    Datu klimatikoak (Yuzhno-Sakhalinsk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.3 6.2 12.5 22.9 27.8 30.8 30.8 34.7 29.0 22.8 18.1 7.4 34.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -6.7 -5.3 -0.3 6.9 13.4 17.7 20.8 22.4 18.9 12.2 3.2 -3.7 8.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -12.2 -11.6 -5.6 1.7 6.9 11.7 15.5 17.3 13.2 6.5 -1.6 -8.6 2.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -17.3 -10.7 -2.4 2.5 7.5 12.0 13.6 8.5 1.8 -5.4 -13.1 -1.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.6 -34.8 -31.1 -17.3 -10.0 -2.0 1.5 1.0 -4.2 -9.0 -22.6 -29.0 -34.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49 37 49 59 67 51 83 110 114 99 81 62 861
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.3 0.4 2 9 17 17 20 19 19 18 9 2 132.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 25 24 24 13 3 0.1 0 0 0 4 20 26 139.1
Eguzki orduak 133.9 142.3 186.0 194.4 200.9 208.3 171.1 156.2 187.2 163.7 115.2 100.8 1960
Hezetasuna (%) 83 81 78 76 77 83 86 86 83 80 81 83 82
Iturria (1): Pogoda.ru.net[4]
Iturria (2): [5]

Senidetutako hiriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.