Justus von Liebig

Justus Freiherr von Liebig baroia (Darmstadt, 1803ko maiatzaren 12a - Munich, 1873ko apirilaren 18a) kimikari alemana, kimika organikoaren kontzeptuaren sortzailetzat hartu izan zen.[1]

Justus von Liebig

Bizitza
JaiotzaDarmstadt, 1803ko maiatzaren 12a
HerrialdeaHessengo Dukerri Handia
BizilekuaHessengo Dukerri Handia
HeriotzaMunich, 1873ko apirilaren 18a (69 urte)
Hobiratze lekuaAlter Südfriedhof (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
(1819 -
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Tesi zuzendariaKarl Wilhelm Gottlob Kastner (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Carl Schmidt (en) Itzuli
August Wilhelm von Hofmann
Sir Benjamin Collins Brodie, 2nd Baronet (en) Itzuli
August Friedrich Kekulé
Leopold Pfaundler (en) Itzuli
Jacob Volhard (en) Itzuli
Leopold Pfaundler (en) Itzuli
Johann Heinrich Jakob Müller (en) Itzuli
Sir Benjamin Collins Brodie, 2nd Baronet (en) Itzuli
August Wilhelm von Hofmann
Carl Remigius Fresenius (en) Itzuli
Adolph Strecker (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea, agronomoa eta idazlea
Lantokia(k)Munich
Enplegatzailea(k)Municheko Unibertsitatea
Gießengo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino

Find a Grave: 6051 Edit the value on Wikidata

Biografia

Von Liebigen bokazio profesionala nerabezarotik dator; Gymnasiumetik (bigarren hezkuntzako institutua) bota zuten aitaren negoziotik lortutako erreaktibodun lehergai bat lehertzeagatik. Geroago, Heppenheimen farmazialari-ikastuna izan zen.

Von Liebigek Bonneko unibertsitatean ikasi zuen Karl Wilhelm Gottlob Kastnerrekin, eta Kastnerrekin jarraitu zuen Erlangengo unibertsitatean bertan doktoratzeko (1822). Ondoren, Hessengo gobernuaren beka bat jaso zuen Parisen ikasteko. Alexander von Humboldten eraginari esker, Louis Joseph Gay-Lussacen laborategi pribatuan lan egin ahal izan zuen.

1824an, irakasle izan zen Giessengo unibertsitatean. Copley Domina irabazi zuen 1840an, eta baroi titulua jaso zuen 1845an. Municheko Unibertsitatean ere irakatsi zuen (1852-1873). 1865ean haragi-aterakineko "Liebeg konpainia" (Liebig Extract of Meat Company) sortu zuen Uruguaien, non haragi-aterakinak prestatzeko bere asmakizun bateko prozedura erabiltzen zuen.

Liebigek analisi organikoa hobetu zuen, eta konturatu zen landareak elikatzen direla nitrogenoari eta karbono dioxidoari esker mikrobio batzuen laguntzarekin. Prozesu honetan lurreko mineralek ere parte hartzen dutela erreparatu zuen.

Bere lorpen garrantzitsuenetako bat nitrogenoan oinarritutako ongarria asmatu zuela da. Minimoaren legea ere formulatu zuen, gaur egungo laborantzako ongarrien erabileran oraindik eragina duena. Lehenengotarikoa izan zen laborategiari antolaketa modernoa eman ziona. "Liebeg kondentsadorea" sortu zuen, bere lanerako diseinatu zuen lurrun-kondentsadore gailua. Friedrich Wöhler kimikari alemanarekin batera, azido urikoa eta almendra mikatzen olioari buruzko ikerkuntza garrantzitsuak egin zituen.

Giessengo unibertsitatea ofizialki Justus-Liebig-Universität-Giessen du izena bere omenez.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Royal Society of London: Obituary Notices of Fellows Deceased. Proceedings of the Royal Society of London (1854–1905 ). 1875eko urtarrilak 1. ..(2015eko abuztuaren 4an ikusia).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Justus von Liebig Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.