Justizia jauregia (Tolosa)
Justizia jauregia zena Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen eraikin bat da. Tolosako Alde Zaharran dagoen Euskal Herria plazan kokatua dago.
Justizia jauregia | |
---|---|
Justizia jauregia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1853 |
Arkitektura | |
1853an eraiki zen. Estilo neoklasikoa du plaza guztiak, eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak, eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria.
2009. urtetik aurrera, TOPIC, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza da. Europa osoan dagoen txotxongilo artearentzat zentro integral bakarra da[1].
Gaur egun, bertako barruti judizialeko epaitegiak Tolosako Justizia Jauregian daude.
Erreferentziak
- «tolosa international puppet center» www.topictolosa.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).