Justin Lekhanya

Justin Metsing Lekhanya (Thaba-Tseka, 1938ko apirilaren 7a - Maseru, 2021eko urtarrilaren 20a) lesothoar militar eta politikaria izan zen. 1986an armadako burua zen, estatu-kolpe baten bidez Leabua Jonathanen gobernua boteretik kendu zuenean. Hegoafrikarekiko harremanak hobetu zituen eta Moshoeshoe II.a erregearen botereak handitu zituen. 1990ean beste estatu-kolpe bat eman zuen eta erregea abdikatzera behartu zuen. Erregea hurrengo urtean berrezarri zuten eta Lekhanyak boterea galdu zuen estatu-kolpe berri batean. Ondoren, Lesothoko Demokraziaren Kongresua zuzendu zuen.

Justin Lekhanya
Lesothoko lehen ministro


Member of the National Assembly of Lesotho (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaThaba-Tseka (en) Itzuli, 1938ko apirilaren 7a
Herrialdea Lesotho
HeriotzaMaseru, 2021eko urtarrilaren 20a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
sothoera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBasotho National Party (en) Itzuli
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.