Justin Gatlin
Justin Gatlin (Brooklyn, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1982ko otsailaren 10a - ) atleta bat da. Bost aldiz irabazi ditu domina olinpikoak eta 2017ko Munduko Atletismo Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen, Usain Bolt garaitu ostean. Bere denborarik onena 9,74 segundukoa da, eta historiako 100 metroko lasterketako atleten artean bosgarrena da. Pista estalian 60 metroko lasterketako munduko txapelduna izan da bi aldiz, eta 100 eta 200 metroko lasterketak irabazi zituen 2005eko Munduko Atletismo Txapelketan.
Justin Gatlin | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Justin Alexander Gatlin | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Brooklyn eta New York, 1982ko otsailaren 10a (42 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Tennesseeko Unibertsitatea Woodham High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 80 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 186 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2001ean bi urtez zigortua izan zen dopatze kasu bat zela eta, nahiz eta azkenean, apelazioa zela eta, urte bat egon pistatik kanpo. 2006an berriro ere positibo eman zuen egindako froga batean eta lau urteko zigorra jaso zuen, bere 9,77ko munduko errekorra deuseztuz. 2010eko abuztuan berriro hasi zen txapelketatan eta 2012an Olinpiar Jokoak prestatzen ari zela 9,80 segunduko marka egin zuen, inoiz 30 urte baino gehiago duen gizonezko batek egindako denborarik onena.
2012ko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen 100 metroko lasterketan, inoiz egin den 100 metroko lasterketarik azkerrena, Usain Bolt, Yohan Blake eta berarekin 9,8 segundutik behera. 2016ko Olinpiar Jokoetan berriro ere domina irabazi zuen, bigarren geratuz. 34 urterekin, sprint lasterketa batean domina olinpikoa irabazi duen bakarkako atletarik zaharrena izan zen.