Justi Arenaza

Justina Arenaza Azkoaga (Arrasate, Gipuzkoa, 1919ko azaroaren 30a 2000ko urtarrilaren 7a) erraketista profesionala izan zen. Vasquita I goitizenaz kantxaratu zen.[1]

Justi Arenaza
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1919ko azaroaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2000ko urtarrilaren 7a (80 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Vasquita I

Biografia

Felix Arenaza aretxabaletarraren eta Martina Azkoaga arrasatearraren alaba izan zen Justi. Ahizpa bi izan zituen, Miren, hura ere erraketista eta Kontxita, hamazortzi urterekin, 1935ean, Madrilen hil zena. Mesedeetako mojekin egin zituzten lehen ikasketak Justik, baina pilota sartu zen tartean eta sendiak erabaki garrantzitsu bat hartu zuen.

Erraketistak

Arrasateko erraketisten harrobiko kirolaria izan zen Justi, haren ahizpa Miren Arenaza Azkoaga edo Juanita eta Margarita Arenaza Velasco lehengusinak bezala.[2]Justik, neskatotan, Gurea pilotalekuan jokatzen zuen bere adineko mutil batekin, Patri Egidazurekin, geroago Realeko jokalari izan zenarekin.

«Eskuz jokatzen zuen hark, eta nik osaba Martín 'Bixi' Abarrategi arotzak egiten zidan palarekin».

Justik bere forma fisikoa gimnasia, mendia, lasterketak eta igeriketa eginez prestatzen zuen, eta, neskatoaren ahalmenak ikusita, haren ama Martinak Madrilera eraman zuen, bi ahizpa zaharrenekin batera, erraketista-karrera egin zezaten. Kirol-modalitate horrek ospea zuen garai hartan, eta Arenaza ahizpek arrakasta handia lortu zuten. Justi 1932an hasi zen jokatzen, 12 urte zituela.

“1932ko martxoaren lehenean debutatu nuen, hamabi urterekin, Madrilen. Bi urte lehenagotik “Madrid” frontoira egunero joaten nintzen hango kantxa garbitzera. Bi pezeta ematen zidaten. Ez nuen diruagatik egiten, baizik eta horrek erraketisten palkoan eseri eta partiduak ikusteko aukera ematen zidalako. Eta hortik, hain zuzen, etorri zitzaidan Vasquita gaitzizena, jendeak ez baininduen artean izenez ezagutzen eta “a ver esa vasquita” esaten zuten” [3]

Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako eta Sevillako, frontoietan jokatu zuen.

“Giro berezian mugitzen ginen. Frontoietan, ikusleengandik gauza gogorrak entzun behar izaten genituen, dirua jokoan jartzen duenak edozertarako eskubidea duela pentsatzen du-eta"

Erraketari agur

Erraketista ibilbidea 1943ra arte luzatu zuen, ondoren fisioterapian eta podologian espezializatutako erizaina izan zen.

Omenaldiak

  • 1992an Euskal Pilotarien Batzarrak omenaldia eskaini zion.[3]
  • 2018an Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Erraketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu zituen; Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partidak.Kirol honetan protagonista izan ziren lau arrasatear gogoan. Justi Arenaza, Miren Arenaza, Juanita Arenaza eta Margarita Arenaza.[1]
  • 2018an Arrasateko emakume erraketistak omendu zituzten Uarkape frontoian.[4]

Heriotza

Justi 2000. urtean hil zen, bera eta bere ahizpa Miren, Vasquita II, izan ziren familiaren sostengua Madrilen.

Erreferentziak

  1. «Emakume Raketistak. Iragana eta Etorkizuna» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  2. «Las estrellas femeninas del frontón» El Diario Vasco 2018-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  3. Mendizabal, Josemari Velez De. (otsailak 03, 2016). «HOTS BEGI DANBOLINAK: VASQUITA I eta VASQUITA II: ARENAZA AHIZPAK» HOTS BEGI DANBOLINAK (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  4. «Arrasateko emakume raketistak omendu dituzte Uarkape frontoian - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.