Justa Freire Mendez

Justa Freire Mendez (Moraleja del Vino, Zamora, 1896ko apirilaren 4a Madril, 1965eko uztailaren 15a) pedagogo eta maistra espainiarra izan zen.[1]Zamorako Eskola Normalean irakasle-ikasketak egin ondoren, maistra lanpostua lortu zuen 1918an oposizio bidez eta Avila probintziako Casillas udalerriko eskolan hasi zen lanean. UGT sindikatuan afiliatzea erabaki zuen urte berean, zehazki Espainiako Irakaskuntzako Langileen Federazioan.

Justa Freire Mendez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJusta Freire Méndez
JaiotzaMoraleja del Vino, 1896ko abuztuaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1965eko uztailaren 15a (68 urte)
Hezkuntza
HeziketaEscuela Normal de Zamora (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaUnión General de Trabajadores

Biografia

1921ean Madrilera joan zen, eta han lortu zuen plaza Cervantes Eskola Taldean[2], Madrileko Cuatro Caminos auzoko langileen seme-alabak hezten zituen ikastetxean. Bertan, Freire gizarte-ekintzaz arduratzen zen (etxea zaintzea, jangela, ikasle berriei harrera egitea, familia-gauak eta ikasle ohiekin), baita ikastetxeko saiakuntza pedagogikoez ere (ama-eskola, irakasleen prestakuntza eta bisitarien arreta).[3] Aldi berean, Belgika eta Frantziara bidaiatu zuen bere prestakuntza pedagogikoa hobetzeko horretarako Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Científicas (JAE) erakundeak emandako laguntzarekin.

1932an Goi Mailako Irakasle Eskolan lizentziatu ondoren San Martin de Valdeiglesias eta Iruñean pedagogia-ikastaroak ematera dedikatu zen. 1933ko azaroan, Madrilgo Lorategi-Hirian zegoen eta gerora CEIP Padre Poveda izena izango zuen Alfredo Calderón Eskola Taldeko[4] zuzendari izendatu zuten[5], gizonez osatutako irakasle talde bat zuzendu zuen lehen emakume espainiar bat izanik. Eskola honetan egin zuen lan pedagogikoa eguneroko jarduerak jasoz idatzi zuen egunkariari esker ezagutzen ditugu. Horrez gain bere esperientzia berritzaileak hezkuntza komunitatean zabaldu zituen pedagogia espezializatuko Escuelas de España[6] aldizkarian egindako argitalpenen bidez. Garai hartan irakasle gisa kolaboratu zuen Misio Pedagogikoekin.[7]

Gerra Zibilean zeuden eta matxinoen armada Madriletik gertu zegoela kontuan hartuta, ezin izan ziren klaseak modu normalean ematen jarraitu "Alfredo Calderón" eskolan eta, horregatik, 1936ko abenduan itxi eta bertako ikasleak Valentzia aldera ebakuatzeko agindua jaso zuten.​[8] Espainiako Gobernuak Freireri enkargatu zion bertan Famili Hezkuntzako Komunitateen sorreran eta garapenean elkarlanean aritzeko, Ángel Llorca bezalako beste pedagogo nabarmen batzuekin batera. Bere lanari esker mailaz igotzen joan zen Ebakuatutako Haurren Eskualdeko Delegatu Nazionala lanpostura arte.

1939ko maiatzean, gerra zibilaren amaieran, Francoren diktadurak Freire atxilotu zuen, eta urte bereko irailean gerra-epaitegi batek sei urteko kartzela zigorra ezarri zion irakasleen aurkako errepresalia marko ideologiko batean. Azkenean bi urtez espetxeratu zuten. Ventaseko Emakumeen Espetxeko egonaldian helduen eskolaren ardura hartu zuen, Rafaela González Quesada bezalako beste irakasle batzuek lagunduta. María Sánchez Arbós irakaslea izan zen preso gazteenen arduraduna, horien artean Hamahiru Arrosetako batzuk zeuden.

1941ean, espetxetik atera zenean, klase partikularrak eman zituen, 1944an British Schooleko idazkari lanetan hasi zen arte, nahiz eta bertan irakasle lanak ere egin zituen. 1952an irakasleen funtzio publikoan berriro sartzeko baimena eskatu zuen. Hurrengo urtean irakasle postua berreskuratzea lortu zuen, baina zigor moduan aintzintasuna eta aurreko eskubide guztiak galduz eta Madrilen jarduteko espresuki debekatuta. Horregatik 1954an Manresako Padre Algué Eskola Taldeko[9] irakasle izendatu zuten.[10]1958an, Madrilen, Irakaskuntza Zerbitzu Nazionaleko Orientazio Didaktikorako Zentroan lanpostua eman zioten eta irakasle lanetara itzuli zen. Azken urte horietan El Magisterio Español aldizkarian[11] artikuluak idazten kolaboratu zuen, 69 urte zituela Madrilen hil zen arte.

Omenaldiak

  • Madrilen, Latina auzoan, bere izena zuen kale bat izan zen 2018tik 2021eko maiatzean Madrilgo Auzitegi Nagusiak epai judizialean kaleari Espainiar Legioaren sortzailea izan zen Millán-Astray generalaren izena jartzea erabaki arte.[3][12][13]
  • 2017ko azaroaren 14tik 16ra, UGTk Madrilgo Galileo Kultur Etxean, antolatutako Diarios de Libertad: maestras y pedagogas de la República jardunaldian bereziki omendutako maistra errepublikanoetako bat izan zen.[14]
  • 2022ko martxoan, Maestra Justa Freire kalearen aldeko Plataforman bildutako auzokide talde batek horma-irudi bat egin zuen naiz eta hasiera batean Madrilgo Udaltzaingoak eragozten saiatu.[15] Hurrengo hilabetean, murala bandalizatu zuten mezu faxistekin.[16]
  • 2022ko apirilean, oroigarrizko plaka bat jarri zen bere garain Grupo Escolar Alfredo Calderón zena eta gaur egun CEIP Padre Poveda deituriko Eskola Publikoan.[17]
  • 2023an, #8MtodoElAño bildumarako 125.000 aleko tirada duen posta-zigilua eskaini zioten.[18]
  • 2023ko martxoan, lehenago Fanjul izenez ezagutzen zen Madrilgo C-5 tren lineako geltokiari Maestra Justa Freire-Polideportivo Aluche izena jarri zioten.[19]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Andrés, María del Mar del Pozo. (2014-10). Justa Freire o la pasión de educar: biografía de una maestra atrapada en la historia de España (1896-1965). Ediciones Octaedro ISBN 978-84-9921-607-2. (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Grupo Escolar Cervantes» Fundación Ángel Llorca (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Justa Freire, la maestra republicana que se ha quedado sin calle en Madrid» MAS: Mujeres a seguir 2021-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
  4. (Gaztelaniaz) «CEIP Padre Poveda - Madrid» www.colegiopadrepovedamadrid.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  5. (Gaztelaniaz) Consejería de Empleo, Turismo y Cultura Dirección General de Bellas Artes. (1934). «Biblioteca Digital de la Comunidad de Madrid» bibliotecavirtualmadrid.comunidad.madrid (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Escuelas de España» Hemeroteca Digital. Biblioteca Nacional de España (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  7. (Gaztelaniaz) «Ficha de Justa Freire Méndez» Las misiones pedagógicas (1931-1936) (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Justa Freire Mendez | Rutas Culturales» web.archive.org 2017-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  9. (Katalanez) «Franquismo | Els mestres de la República a Manresa. Trajectòries, pedagogies i depuracions» www1.memoria.cat (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  10. (Katalanez) L’estada de la mestra Justa Freire a Manresa. (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  11. (Gaztelaniaz) «El magisterio español: Revista General de la Enseñanza» El magisterio español: Revista General de la Enseñanza 1867- (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  12. (Gaztelaniaz) Madrid, elDiario es. (2017-04-28). «Madrid elimina 52 denominaciones franquistas de su callejero con el apoyo de Ahora Madrid, PSOE y Ciudadanos» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  13. (Gaztelaniaz) «Almeida restituye la placa de la calle Millán-Astray por orden judicial» Diario ABC 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  14. (Gaztelaniaz) «Exposición y Jornadas: Diarios de Libertad: Maestras y Pedagogas de la Segunda República | La Escuela de la República» laescueladelarepublica.es 2017-10-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  15. (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2022-03-19). «Justa Freire consigue su mural en Madrid una semana después de que la Policía municipal impidiese pintarlo» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  16. (Gaztelaniaz) «Vandalizan el mural que homenajea a la maestra republicana Justa Freire en el distrito de Latina» www.publico.es 2022-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  17. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. (2022-09-29). «Justa Freire y Millán-Astray. ¿La maestra o el legionario?» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  18. (Gaztelaniaz) «Correos emite un sello dedicado a la pedagoga Justa Freire» Correos (Noiz kontsultatua: 2024-02-10).
  19. (Gaztelaniaz) Telemadrid. (2023-03-17). «La estación Fanjul de Cercanías Madrid cambia de nombre» Telemadrid (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.