Just Fontaine
Just "Justo" Fontaine (ʒyst fɔ̃.tɛn ahoskatua; Marrakex, Frantziar Maroko, 1933ko abuztuaren 18a - Tolosa Okzitania, 2023ko martxoaren 1a) frantziar futbol-jokalari izan zen. Munduko Futbol Txapelketa bateko azken fasean gol gehien sartu dituen erdiko aurrelaria da.
Just Fontaine | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fontaine 2016an Irudi gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Just Louis Fontaine | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Marrakex, 1933ko abuztuaren 18a (90 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 2023ko otsailaren 28a (89 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Lycée Lyautey (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
Nizako OGC taldean hasi zen jokatzen, eta talde harekin Frantziako Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen 1954an eta 1956an, hurrenez hurren. Hurrengo urtean, Stade de Reims taldera aldatu zuten, eta 1958ko Kopa eta Liga Txapelketa irabazi zituen han. Hurrengo urtean, Europako Kopako finala galdu zuen, Alfredo Di Stefano eta Francisco Gentoren Real Madrilen kontra. 1960an, berriz irabazi zuen Frantziako txapelketa. Bi urtetan, txapelketako golegile nagusia izan zen: 1958an, 34 gol eta 1960an, 28 sartu zituen.
Frantziako selekzioarekin 31 gol sartu zituen 20 partidatan. 1958ko Munduko Futbol Txapelketan, Suedian, Frantzia hirugarren geratu zen: Fontainek 13 gol sartu zituen guztira, orain arte mundu-txapelketa bateko azken fasean jokalari batek sartu duen gol-kopururik handiena.[1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Dupré, Rémi. (2023-3-1). «Just Fontaine, légende du football français, est mort» Le Monde (Noiz kontsultatua: 2023-3-1).