Jurgi Kanblong
Jurgi Kanblong Ruiz (edo Jurgi Camblong)[1][2] (Baiona, Lapurdi, 1978ko martxoaren 15a) biologo molekularra da, genetikaren arloan ari da, eta datuetan oinarritutako medikuntzaren arloko enpresaburua da.[3][4][5]
Jurgi Kanblong | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1978ko martxoaren 15a (46 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Ramuntxo Kanblong |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Seaska Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Lausanako Unibertsitatea Genevako Unibertsitatea Bordeleko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologo molekularra |
Sophia Genetics enpresako zuzendaria eta hiru sortzaileetako bat da.[6][7] MIT Tech Review-ren arabera, 2020an Sophia Genetics munduko berrogeita hamar enpresa berri berritzaileenen artean zegoen, eta, Fast Company aldizkariaren arabera, hamar biotecs berritzaileenen zerrendan.[8] 2018az geroztik, Sophia Genetics Bidarteko ESTIAko campusean dago, berrogeita hamar bat kolaboratzailerekin, ikerketa- eta garapen-bulego batean. Euskal Elkargoa eta Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren laguntzaz, Izarbel teknopoloko eraikin berri batean instalatzen ari da Sophia Genetics enpresa.[3]
Biografia
Jurgi Kanblong Baionan jaio zen eta Seaska ikastola sarean ikasi zuen euskaraz; hain zuzen, haren aita, Ramuntxo Kanblong, Seaskako sortzaileetako bat izan zen.[9] Eta ikastolan ikaste horrek lagatako lorratza nabarmendu du berak geroago; komunitatearen balioa sentitzeko ahalmena ttipitan jaso baitzuen.
2002an, Suitzan biologian doktoretza hasi zen Genevako Unibertsitateko Unibertsitate Medikuntza Zentroan. 2007an bertan argitaratu zuen tesia. 2008tik 2010era, Oxfordeko Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak, Suitzara bizitzera itzuli aurretik. Ondoren EPFLek eta Lausanako Unibertsitateak elkarrekin emandako Kudeaketa eta Teknologiako EMBA bat lortu zuen.
Jarduera ekintzaileak
Sophia Genetics
2011n, Jurgi Kanblong-ek Sophia Genetics sortu zuen, bioteknologiaren arloan aktiboa den enpresa, Pierre Hutter doktorearekin eta Lars Steinmetz irakaslearekin, EPFL Innovation Park-en, Suitzan.[10] 2015ean, konpainiak bulegoak ireki zituen Saint-Sulpicen Lausanatik gertu Suitzan [11]. Datu genomikoen analisian espezializatuta dago, . Test genetikoak egiteko teknologia eskaintzen zieten erietxeei, eta azkar hazi ziren:,baita Euskal Herrian ere. Kontratuak zituzten, besteak beste, Gurutzetako ospitalearekin (Barakaldo, Bizkaia), Donostiako ospitalearekin, eta Nafarroako Unibertsitatea Klinikarekin.
Sophia enpresak edifizio bat eraiki du ESTIA parkean Bidarten, eta Adimen artifizialean oinarritutako plataforma bat garatzen ari dira, pazienteen datu klinikoak osasun-profesionalek erabil dezaketen informazio bihurtzen ditu plataforma horrek.[12] Datu genomikoez gain, plataformak datu erradiomikoak batu eta aztertzen ditu minbizia eta herentziazko nahaste arraroak dituzten pazienteak diagnostikatzen laguntzeko, minbiziaren progresioa eta tratamenduaren arrakasta kontrolatzeko, baita zehaztasun-tratamenduak gidatzeko ere.[13]
Konpainiak datuetan oinarritutako medikuntza demokratizatzeko asmoa du (data-driven medicine), elkarrekin lan egiten duten ospitale-komunitate baten bidez.[14] Adibidez, 2019an, mundu osoko 1.000 erietxeekin egiten zuten lan. Eurek sortu duten azpiegiturari esker, ospitale bateko eta besteko ikerketen emaitzak trukatzen dira. Teknologia hori minbiziaren arloan baliatzen da batez ere, eta etorkizuneko tratamenduetarako oinarriak eskaintzen ditu.[3][15]
Jurgi Kanblongen gidaritzapean, Sophia Genetics-ek berrikuntza sari ugari irabazi ditu.[16],[17] eta AEBetako dolarretan 187 miloi bildu ditu zenbait inbertsio-fondoetatik.[8] [18][19][20]
2021eko uztailaren 23an Sophia Genetics burtsan sartu zen, Wall Street-en.
Sariak eta Errekonozimenduak
Argitalpenak
- (Ingelesez) Tan-Wong SM, Zaugg JB, Camblong J, Xu Z, Zhang DW, Mischo HE, Ansari AZ, Luscombe NM, Steinmetz LM, Proudfoot NJ. Gene loops enhance transcriptional directionality. Science. 2012 Nov 2;338(6107):671-5. doi: 10.1126/science.1224350. Epub 2012 Sep 27. PubMed; PMCID: PMC3563069.
- (Ingelesez) Camblong J, Iglesias N, Fickentscher C, Dieppois G, Stutz F. Antisense RNA stabilization induces transcriptional gene silencing via histone deacetylation in S. cerevisiae. Cell. 2007 Nov 16;131(4):706-17. doi: 10.1016/j.cell.2007.09.014. PMID 18022365.
- (Ingelesez) Xu Z, Wei W, Gagneur J, Perocchi F, Clauder-Münster S, Camblong J, Guffanti E, Stutz F, Huber W, Steinmetz LM. Bidirectional promoters generate pervasive transcription in yeast. Nature. 2009 Feb 19;457(7232):1033-7. doi: 10.1038/nature07728. Epub 2009 Jan 25. PMID 19169243; PMCID: PMC2766638.
- (Ingelesez) Camblong J, Beyrouthy N, Guffanti E, Schlaepfer G, Steinmetz LM, Stutz F. Trans-acting antisense RNAs mediate transcriptional gene cosuppression in S. cerevisiae. Genes Dev. 2009 Jul 1;23(13):1534-45. doi: 10.1101/gad.522509. PMID 19571181; PMCID: PMC2704465
Erreferentziak
- Okzitanieraz eta frantsesezko grafian Camblong, euskaraz gehienbat Kanblong idatzi izan da. Ikus bere lan baten sinadura, kasurako.
- Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.
- Bidegain, Iurre. (2021-02-04). «Jurgi Camblong: «Bakarrak izan gara munduan 1.000 ospitale konektatzen plataforma batean»» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- Jurgi Camblong. .
- Kanblong, Jurgi. (2022). Sophia Genetics: Jurgi Camblong (Bideoa) IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. goizeko saioa, AA: Erronkak, aukerak eta arriskuak. Euskal Herriko eragile esanguratsuen estrategiak ezagutu eta eztabaidatzeko tartea.. Udako Euskal Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- Iraola, Arantxa. ««Bakarrik jakintza partekatuz ahal gara aitzinatu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- Interview with Dr. Jurgi Camblong on democratization of medicine and AI. .
- (Frantsesez) Roux, Willy. (2021-02-15). «Jurgi Camblong, Sophia Genetics : « la médecine tend vers de plus en plus d'objectivité »» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- Jurgi Camblong, un déraciné décodeur d’ADN. ISSN 1010-2248..
- Jurgi Camblong. .
- Le «fleuron» Sophia Genetics s'installe à Saint-Sulpice. ISSN 1424-4039..
- Sophia Genetics | Campus Biotech. .
- Sophia Genetics taps ex-Foundation Medicine CEO as chairman. .
- Sophia Genetics démocratise la médecine basée sur les données. .
- «Angelutik, genomika arloko enpresa teknologikoen munduko lehen lerrora» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
- What are the 50 Smartest Companies?. .
- The World’s Most Innovative Companies 2018: Biotech Honorees. .
- Sophia Genetics réalise la plus grosse levée de fonds de l’année en Suisse. ISSN 1423-3967..
- Sophia Genetics lève 77 millions de dollars. ISSN 1423-3967..
- Comment le fondateur de Sophia Genetics a levé 110 millions depuis son jardin genevois. .
- Finalists & Winners - EY Entrepreneur Of The Year™ 2017 Gallery - Galleries - EY - Switzerland. .
- Jurgi Camblong and Thomas Hanan win EY Entrepreneur Of The Year Award Startupticker.ch | The Swiss Startup News channel. .
- Le fondateur de Sophia Genetics nommé entrepreneur de l'année. ISSN 1423-3967..
- Advisory Council on Digital Transformation includes people with start-up experience Startupticker.ch | The Swiss Startup News channel. .
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Sophia Genetics: Jurgi Camblong (Bideoa) IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. goizeko saioa, AA: Erronkak, aukerak eta arriskuak. Euskal Herriko eragile esanguratsuen estrategiak ezagutu eta eztabaidatzeko tartea.