Junkal Guerrero

Junkal Guerrero Langara (Andoain, Gipuzkoa, 1968) konpositorea, pianista eta koru zuzendaria da. Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustroko kide da, eta hainbat lehiaketatako epaimahaikide izan da; besteak beste, Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketakoa eta SGAEren Konpositore Gazteen Lehiaketakoa. 2020ko urtarriletik, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Aholku Batzordeko kide da.[1]

Junkal Guerrero

Junkal Guerrero, 1994ko apirilean.
Bizitza
JaiotzaAndoain, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaFrancisco Escudero Kontserbatorioa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Discogs: 1948257 Edit the value on Wikidata

Ibilbide profesionala

Junkal Guerrero, pianoa jotzen, 1994ko apirilean.

Bere jaioterrian hasi zituen musika-ikasketak, eta, ostean, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten. Solfeoa, Pianoa, Klabezina, Musika Pedagogia eta Abesbatza Zuzendaritza espezialitateetako tituluak bereganatu zituen.[2]

Lasarte-Oriako Udalaren Musika Eskola hamaika urtez zuzendu ostean, 1999an Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko klaustro akademikoan hasi zen lanean, eta 2006an lortu zuen behin betiko plaza oposizio bidez, pianoko espezialitatean.

Hainbat koru-talderen zuzendaria izan da, besteak beste, Beasaingo (Gipuzkoa) Loinatz Abesbatza historikoarena; 2012 eta 2017 bitartean zuzendu zuen.[3]

Hainbat lehiaketatan parte hartu du, besteak beste, Donostia Hiria Nazioarteko Piano Lehiaketan eta SGAEren Konpositore Gazteen Lehiaketan.[4]

2020an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Arteen eta Kulturaren Gipuzkoako Kontseilu Aholku-emaileko kide hautatu zuen.

Lanak

  • Bi bihotz (2010)[5]
  • Mutil txaleko gorri (2020)[6]
  • Arimen Besarkadan (2021)

Erreferentziak

  1. «La edición 49 de Musikaste dará especial protagonismo a las compositoras vascas» El Diario Vasco 2021-10-13 (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  2. «Primer concierto en la villa dirigido porJunkal Guerrero» El Diario Vasco 2012-04-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  3. «75 años de gran tradición coral» El Diario Vasco 2014-12-06 (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  4. «Loinatz Abesbatza» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  5. «Junkal Guerrero» Musikaste 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  6. Mutil txaleko gorri de Junkal Guerrero. (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Kanpo estekak

  • Bi bihotz. Youtube. Festival Internacional de Habaneras. Torrevieja, 2011.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.