Junior Wells
Junior Wells, jaiotzako izenaz Amos Wells Blakemore (Memphis, Tennessee, Ameriketako Estatu Batuak, 1934ko abenduaren 9a - Chicago, Illinois, Ameriketako Estatu Batuak, 1998ko urtarrilaren 15a), musikaria izan zen, blues musikaren historiako musikari onenetako bat. Muddy Waters eta Buddy Guy gitarra-jotzaileekin elkarlanean Chicagoko soinua izenaz ezagutu zen estiloa sendotu zuen, eta musika estilo horren barruan harmonika maisu handienetakotzat nabarmendu zen.
Junior Wells | |
---|---|
(1996) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amos Wells Blakemore |
Jaiotza | Memphis, 1934ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1998ko urtarrilaren 15a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Oak Woods Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: linfoma |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | blues musician (en) eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Junior Wells |
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua | aho-soinua ahotsa |
Diskoetxea | Delmark States Records (en) |
Bizitza
Hamalau urte zituela eskaini zuen bere lehen kontzertua. 1952an Muddy Watersen taldean jotzen hasi zen, eta zenbait disko grabatu zituen Buddy Guy gitarra-jotzailearekin; horien artean, Drinkin' TNT'n' smoking' dynamite («TNT edaten, dinamita erretzen») da aipagarriena. 1997an Grammy sarietako hautagaietako bat izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.