Junichiro Koizumi
Junichiro Koizumi (japonieraz: 小泉 純一郎 Koizumi Junichiro, Yokosuka, 1942ko urtarrilaren 8a) japoniar politikaria da. Japoniako lehen ministroa izan zen 2001etik 2006ra.
Ekonomia ikasi zuen bere herrialdean eta Londresen, eta 1972an diputatu hautatu zuten lehen aldiz. Ondoren, Posta eta Komunikazio ministro eta Osasun eta Ongizate ministro izan zen.
Japoniako Alderdi Liberal Demokratikoko buru eta lehen ministro izan zen 2001 eta 2006 artean. Estatuaren zorra murrizteko eta posta-zerbitzua pribatizatzeko politika ekonomiko neoliberalak aplikatu zituen.
Erretiratu eta urte batzuetara, nuklearren aurkako jarrerak defendatu zituen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.