Jungle Cruise (filma)
Jungle Cruise (euskaraz Oihan Gurutzaldia), 2021eko Jaume Collet-Serra kataluniarrak zuzendutako fantasia eta abenturazko komedia film bat da. Dwayne Johnson, Emily Blunt, Édgar Ramírez, Jack Whitehall, Jesse Plemons eta Paul Giamatti aktoreek antzeztu zuten.
Jungle Cruise (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2021 |
Izenburua | Jungle Cruise |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma |
Deskribapena | |
Oinarritua | Jungle Cruise (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jaume Collet-Serra |
Gidoigilea(k) | John Requa (en) ![]() Glenn Ficarra Michael Green (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Davis John Fox (en) ![]() Dwayne Johnson Dany Garcia (en) ![]() Hiram Garcia (en) ![]() Beau Flynn |
Konpainia ekoizlea | Walt Disney Pictures Seven Bucks Productions (en) ![]() Davis Entertainment |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | Flavio Martinez |
movies.disney.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Walt Disneyren izen berdineko jolas-parkean oinarritua dago.
Argumentua
XVI. mendea, Lope Agirre euskalduna buru duten espainiar abenturazale talde bat Amazonian Ilargi Malkoak deritzon kondairazko zuhaitz baten bila dabiltz, haren hostoek edozein gaixotasu eta sendatu zauri eta madarikazio guztietatik libratzeko gaitasuna baitu. Taldekide gehienak oihanean hiltzen doaz baina bertako tribu bateko kideek biziraun duten abenturazaleak salbatu eta zuhaitz horren hostoak erabiliz sendatu egingo dituzte. Espainiarrek tribukoei zuhaitza non dagoen esatera derrigortu eta haiek ezer esaten ez dutenez, tribuaren herria sarraskituko dute. Tribuko buruzagiak espainiarrak oihanean betiko bizi daitezen madarikatuko ditu.
1916, Lehen Mundu Gerra bete-betean dela, Frank «Skipper» Wolff (Dwayne Johnson) Amazoniako ibaian barna dabilen txalupa bateko kapitain karismatikoa da. Bertan, Amazonas ibaian oztopo eta arrisku ugari egon arren, Frankek bere txalupan Lily Houghton (Emily Blunt) zientzialaria eta hare anaia McGregor Houghton (Jack Whitehall) eramango ditu. Bere misioa ahalmen sendagarriak dituen zuhaitz bat topatzea izango da, hain zuzen ere, XVI. mendean espainiarrak bila zebiltzan Ilargi Malkoak zuhaitza. Noski, beren helburura iristea ez zaie erraza izango, gainera Joachim printzea(Jesse Plemons) buru duen alemaniar espedizio bat ere zuhaitz horren bilaketan haiekin lehiatuko dira.
Aktoreak
- Dwayne Johnson: Frank «Skipper» Wolff kapitaina
- Emily Blunt: Lily Houghton doktorea
- Jack Whitehall: MacGregor Houghton
- Édgar Ramírez: Lope Agirre
- Jesse Plemons: Joachim printzea
- Paul Giamatti: Nilo Nemolato
- Veronica Falcón: Sam
- Dani Rovira: Sancho
- Quim Gutiérrez: Melchor
- Andy Nyman: Sir James Hobbs-Coddington
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)