Junes Xuburu

Junes Xuburu, baita ere Junus Xübürü (Santa Grazi, 1936ko martxoaren 20a-Atharratze, 2020ko azaroaren 4a) Zuberoako kantaria.

Junes Xuburu
Bizitza
JaiotzaUrdatx / Santa Grazi, 1936ko martxoaren 20a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaAtharratze, 2020ko azaroaren 4a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jardueraktratularia eta abeslaria

Biografia

Santa Graziko Idiart etxean jaioa zen. Etxean bost seme-alaba ziren, Junes bigarrena. Handik Atharratzera bizitzera joan zen. Kantuan bere gisara ikasi zuen, "igande arratsean, ostatuan baitziren adineko gizonak, kantu zaharrak kantatzen zituzten. Eta ni her beha! Nik dantza ez nuen batere maite, baina kantuaren beha nintzen beti, xoko batean sarturik".[1] Hamabost urtekin Ligin hasi zen kantatzen. 1963an ezkondu zen. Lanbidez animalien tratularia izan zen.

Basabürü kantatzeko moldearen azkenetarikoa izan zen.

Diskografia

Disko askotan hartu du parte, beste abeslariekin batera, esaterako Jean Mixel Bedaxagarrekin.

  • Zuberoako kantariak, "Ostiraletan duzü" abestia, 1991n.

Bibliografia

  • Miel Anjel Elustondo: "Junes Xuburu, azken zuberotar kantaria", Erlea. 1700en aldizkaria, ISSN 1889-7576, 2.zk, 2010, 9-14 or.[2]
  • Miel Anjel Elustondo: Zozoen elea, 2012, Utriusque Vasconiae. [3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.