Juncal Ballestín
Juncal Ballestín (Gasteiz, 1953ko irailaren 1a - ib., 2015eko maiatzaren 1a) [1]arabar margolari eta irarlea izan zen. Otazun lan egin zuen eta 1970eko hamarkadatik aurrera hainbat erakusketa egin zituen.[2]
Juncal Ballestín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1953ko irailaren 1a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2015eko maiatzaren 1a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, Irarlea eta katedraduna |
Biografia
Txikitatik interesatu zen marrazketaz eta askotariko materialekin lan egiteaz. Gaztetan, José Luis Gonzalo Bilbao erretratugile eta pintura irakaslearen akademian hasi zuen bere prestakuntza artistikoa, eta geroago Rafael Lafuente arabar abangoardistarekin Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. Bilboko Arte Ederretako Goi Eskolan sartu zen, eta grabatuan eta pinturan lizentziatu eta espezializatu zen.
Margolari ibilbidea
Bere lan egiteko tokia Otazun ezarri zuen.[3] Ibilbide artistikoari hasiera emateko 1970eko hamarkadan Arabako hiriburuko hainbat galeriatan (Eder Arte, Araba...) eta Bilboko Recalde galerian erakutsi zituen bere lanak.
1970eko hamarkadaren amaieratik laurogeiko hamarkadaren hasierara bitartean hainbat erakusketa kolektibo ibiltaritan ere parte hartu zuen, hala nola Cuatro Pintores de Álava, Gasteiz, Bilbo eta Donostia zeharkatu zituena (1980) edo Geométricos Vascos (1983), Bilboko, Gasteizko eta Nafarroako hiriburuko (Iruñea) Arte Ederretako museoetan ikusgai egon zena.Urte haietan euskal artisten erakusketa kolektibo batean ere parte hartu zuen Pragan. Bere jarduera artistikoarekin batera, Bilboko Arte Ederren Eskolako irakaslea izan zen.[4]
1990eko hamarkadaren erdialdera arte ez zuen bakarkako erakusketa berririk egin, eta Sala Amarica, Sala Olagibel eta Trayecto Galeriara itzuli zen, indarrez XXI. mendean honako bere lanekin, Juncal Ballestín: apología y dependencia (2005), Juncal Ballestín: pintura, pensamiento (2008) edota De qué hablamos cuando hablamos de […] (Valencia, 2012).
Bere lanak ikusgai egon ziren beste espainiar hiri batzuk Burgos, Cuenca, Logroño, Madril, Salamanca eta Zamora izan ziren. Bilduma pribatuetan ez ezik, bere obra Artiumen,[5] Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Nikaraguako Museo Nazionalean aurkitzen da.
2021ean bere bizitzan zehar egindako lanez erakusketa egin dute Artium Museoan "Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa" izenburupean[6].
Sariak eta ohoreak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20150513). «Fallecen Walter Marchetti y Juncal Ballestín. Actualidad. may 2015» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- «Álava: escenario artístico contemporáneo - Juncal Ballestín | ARTIUM - Biblioteca y Centro de Documentación» catalogo.artium.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- ««Vitoria se queda corta en todo porque nos puede la prudencia». El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- (Gaztelaniaz) amaiabeitia. (2015-06-03). «Juncal Ballestín: “Desde pequeña me gustaba muchísimo jugar con la matería”» De Vitoria al Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- «Artium prepara un recuerdo a la figura y la obra de Juncal Ballestín. Diario de Noticias de Alava» web.archive.org 2016-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-31).
- Juncal Ballestín. Bizitza ariketa gisa. .
- (Gaztelaniaz) DNA. (2022-12-16). «Artium convoca la Beca Internacional Juncal Ballestín» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).