Juncal Alzugaray

Juncal Alzugaray (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 7a) fisioterapeuta eta osteopata da. Helburu didaktikoa duen "Alooa" izeneko bulba edo baginaren munduko lehen eredu hipererrealista sortu zuen 2022an.

Juncal Alzugaray
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1981eko ekainaren 7a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta eta Osteopatia

LinkedIn: juncal-alzugaray-a9757b47 Edit the value on Wikidata

Biografia

10 urterekin artista eta ile-apaintzaile izan nahi zuen arren, handitan fisioterapia ikasi zuen Madrilen. Asko gustatzen zaio ikastea, eta ikastaro asko egin ditu fisioterapiari buruzkoak zein bestelakoak. Pianoa jotzen ere ikasi zuen, hainbat abesbatzatan abestu du (kontraltoa da), musika talde ezberdinetan, tarteka dantza, zinema eta antzerkia egin du. Bi haurren ama da, Peio eta Mirenena.1700 biztanleko herri batean bizi da, Gordexolan (Bizkaia).[1]

Ibilbide profesionala

Zoru pelbikoan eta sexologian aditua den fisioterapeuta eta osteopata da Juncal. Konpromiso sendoa du emakumeen osasunarekin, ongizatearekin eta powerarekin, emakumeen alderdirik pelbikoenarekin eta sexyenarekin.[2][3]

Bere ibilbide profesionalaren mugarririk handiena Chicagora joatea eta bertako unibertsitatean zoru pelbikoari buruzko hitzaldi bat ematea izan zen.[1]

Sortzaile

2022an Helburu didaktikoa duen "Alooa" izeneko bulba edo baginaren munduko lehen eredu hipererrealista aurkeztu zuen Gordexolako Komentu Maitian.[4] Sexu heziketaz gain, emagin eta ginekologoak formatzeko ere balio duena. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekintzaile programaren finantziazioa izan zuen.[5][6]

Argitalpenak

Erreferentziak

  1. «JUNCAL ALZUGARAY — PELVIClub | El club más «pélvico» de la galaxia.» pelviclub.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  2. «Mi Suelo Pélvico» misuelopelvico (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  3. «Juncal Alzugaray crea la web definitiva para "autocoñocerse"» Ecuador Etxea 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  4. «StackPath» fotos.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  5. «Juncal Alzugaray: "Autocoñocerse" es quererse - Onda Vasca» www.ondavasca.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  6. Lago, Concha. (2022-11-27). «Nace la primera ‘vagina euskaldun’» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  7. «Todos los libros de la editorial Juncal Alzugaray Zurimendi» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.