Jun Mizutani
Jun Mizutani (japonieraz: 水谷 隼 Mizutani Jun, Iwata, Shizuoka, 1989ko ekainaren 9a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari japoniarra da.[1]
Jun Mizutani | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iwata (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Meiji University (en) ![]() |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mahai-tenislaria |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 1,72 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina eskuratu zuen bakarkako modalitatean, Ma Long (urrezkoa) eta Zhang Jike (zilarrezkoa) txinatarrekin galduz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako hirukotearekin (urrezkoa) galduz eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Maharu Yoshimura, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) eta Alemaniako (zilarrezkoa) hirukoteen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Tomokazu Harimoto, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.
Urrezkoa lortu zuen Japonia ordezkatuz, Mima Ito herrikidearekin, binakako mistoa modalitatean, Txinako bikotearen (zilarrezkoa) eta Taipei txinatarrekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[2][3]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | Bakarka, gizonezkoa[4] |
2016 | Rio de Janeiro ![]() | ![]() | Taldeka, gizonezkoa[5] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Taldeka, gizonezkoa[6] |
2020 | Tokio ![]() | ![]() | Bikoteka, mistoa[7] |
Erreferentziak
- ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
- «Jun Mizutani» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
- «Jun Mizutani» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
- "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
- "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- "Mahai-tenisa, bikoteka mistoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)