Junípero Serra
Junípero Serra Ferrer (Petra, Mallorca, 1713ko azaroaren 24a - San Carlos Borromeo de Carmelo, Kaliforniak, Espainia Berria, gaur egun Kalifornia, AEB, 1784ko azaroaren 28a) espainiar elizgizona eta kolonizatzailea izan zen.
Junípero Serra | |
---|---|
(1774) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miquel Josep Serra i Ferrer, Miguel José Serra Ferrer |
Jaiotza | Casa del Beat Juníper Serra (en) , 1713ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Aragoiko koroa |
Heriotza | San Carlos Borromeo del Carmelo, 1784ko abuztuaren 28a (70 urte) |
Hobiratze lekua | San Carlos Borromeo del Carmelo |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | College of San Fernando de Mexico (en) Estudi General Lul·lià (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria, esploratzailea eta apaiz katolikoa |
Lantokia(k) | Kalifornia |
Santutegia | |
Uztailaren 1 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Bizitza
1730. urtean frantziskotarren ordenan sartu eta Palmako Unibertsitatean jardun zuen irakasle. 1749an, Espainia Berriko misioetara bidali zuten. 1749-1758 urteetan Sierra Gordan izan zen (Querétaro), eta handik Mexikora abiatu. Mexikon Croix erregeordearekin jarri zen harremanetan iparraldea kolonizatzeko helburuarekin.
1767. urtean, jesuitak egotzi zituztenean, Behe Kaliforniara bidali zuten. 1769. urtean, berriz, Kalifornia Garaira joan eta San Diegoko eta Monterreyko San Carlos Borromeo de Carmelo misioak sortu zituen. 1776tik aurrera, are misio gehiago zabaldu zituen San Frantziskon, San Gabrielen (egungo Los Angelesen), besteak beste. Eremu horretako amerindiarrak katoliko bihurtu eta gaztelania irakatsi zien.
1988an Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Balearretako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |