Julius Raab
Julius Raab (Sankt Pölten, 1891ko azaroaren 29a - Viena, 1964ko urtarrilaren 8a) austriar politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1953tik 1964ra.
Julius Raab | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1953ko apirilaren 2a - 1961eko apirilaren 11 ← Leopold Figl - Alfons Gorbach →
Hautetsia: 3rd National Council of Austria (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Sankt Pölten, 1891ko azaroaren 29a | ||||||||
Herrialdea | Austria | ||||||||
Heriotza | Viena, 1964ko urtarrilaren 8a (72 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa Vienako Unibertsitatea convent Gymnasium in Seitenstetten (en) | ||||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta ingeniaria | ||||||||
Lantokia(k) | Viena | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Austrian Federal Government (en) | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | KaV Norica Wien (en) AV Austria Innsbruck (en) | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Austrian People's Party (en) Christian Social Party (en) Fatherland Front (en) | ||||||||
Ingeniaritza zibila ikasi zuen Vienako Unibertsitate Teknologikoan. Austria-Hungariako armadako ofiziala izan zen Lehen Mundu Gerran, eta errusiar eta italiar fronteetan borrokatu zen.
Gerra amaitzean, Alderdi Sozial Kristauan sartu zen politikan, eta diputatu izan zen 1927tik 1934ra. Indar paramilitar eskuindarretan ere parte hartu zuen eta 1932an Kurt Schuschnigg eta Leopold Figl alderdikideen miliziekin bat egin zuen. 1938an Merkataritza ministro izendatu zuten Anschluss baino lau hilabete lehenago.
1945ean Karl Rennerren behin-behineko gobernuan parte hartu zuen eta Austriako Alderdi Popularraren sortzaileetako bat izan zen. 1953an kantziler federal bihurtu zen. Sobietarrekin zituen harreman onei esker, Austriako Estatu Ituna negoziatu ahal izan zuen. Austriak neutraltasuna adierazi zuen eta okupatzaile sobietarrek alde egin zuten. 1956ko hauteskundeak irabazi zituen eta sozialdemokratekin koalizioan gobernatu zuen. 1961eko apirilean Adolf Schärfi utzi zion kantziler kargua.