Julius Nyerere
Julius Nyerere (Butiama, 1922ko apirilaren 13a - Londres, 1999ko urriaren 14a) Tanzaniako politikaria izan zen. Herrialdeko lehenbiziko presidentea izan zen 1964–1985 bitartean.
Julius Nyerere | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1975) | |||||||||||
1984ko azaroaren 12a - 1985eko uztailaren 18a ← Mengistu Haile Mariam - Abdou Diouf →
1964ko urriaren 29a - 1985eko azaroaren 5a ← baliorik ez - Ali Hassan Mwinyi →
1962ko abenduaren 9a - 1964ko apirilaren 26a
1961eko maiatzaren 1a - 1962ko urtarrilaren 22a - Rashidi Kawawa (en) →
1960ko irailaren 2a - 1961eko maiatzaren 1a ← baliorik ez | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Butiama (en) , 1922ko apirilaren 13a | ||||||||||
Herrialdea | Tanzania | ||||||||||
Heriotza | Londres, 1999ko urriaren 14a (77 urte) | ||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Maria Nyerere (en) (1953ko urtarrilaren 21a - 1999ko urriaren 14a) | ||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Makerere University (en) 1947) Diploma in Education (en) Edinburgheko Unibertsitatea 1952) Arte-masterra : ekonomia, historia Fort Hareko Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa swahilia | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | hizkuntzalaria, politikaria, itzultzailea, idazlea, hezitzailea eta irakaslea | ||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Mugimendua | Ujamaa (en) | ||||||||||
Santutegia | |||||||||||
Urriaren 14 | |||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Uganda–Tanzania War (en) | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Tanganyika African National Union (en) Iraultzaren Alderdia | ||||||||||
Bizitza
Zanakien leinuko buruzagi baten semea zen. Edinburgheko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Tanganikara itzultzean irakaskintzan hasi zen eta Tanganikaren burujabetasunaren alde borrokari ekin zion Tanganikako Afrikar Elkartearekin. 1954an elkarte hori erakunde politiko bihurtu zuen eta izena aldatu zioten (TANU edo Tanganikako Afrikar Nazio Batasuna). Tanganikak bere burujabetasuna lortu zuenean (1961) Lehen Ministro izendatu zuten, baina kargua utzi eta TANU erakundea antolatzeari ekin zion. 1962an Tanganika errepublika bihurtu zen eta Nyerere aukeratu zuten lehendakari (% 97 aldeko boto).
1965ean, 1970ean eta 1980an egin ziren hauteskundeetan ere bera irten zen lehendakari. 1985koetan ez zuen aurkeztu nahi izan; haren ordez, Ali Hassan Mwinyi aurkeztu zen, ordu arte lehendakariorde izana eta haren alderdikoa zena. Bitarte horretan aldaketa handiak izan ziren: 1964an militarrak matxinatu ziren eta Nyererek ingelesei eskatu zien laguntza. Handik aurrera, alderdi bakarreko aginpidea ezarri zuen. 1965ean Tangakikak eta Zanzibarrek elkartu eta estatu bat egin zuten. Ideologiaz sozialista zen, baina ez marxismoaren eta klase borrokaren aldekoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julius Nyerere |