Julius Koch
Julius Koch, ezagunagoa Constantine erraldoia (frantsesez: Le Geant Constantin) ezizenarekin (Reutlingen, 1872 – Mons, 1902ko martxoaren 30a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,459 metro garai izatera heldu zen.
Julius Koch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reutlingen, 1872 |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Mons, 1902ko martxoaren 30a (29/30 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zirkuko artista eta aktorea |
Altuera | 246 zentimetro |
Nahasiak dira Constantine erraldoiari buruzkoak. Garaiko kronikek diote munduko pertsonarik altuenetakoa izan zela, harena baita inoiz neurtu den femurrik handiena: 76 cm. Erraldoitasuna zeukan, eta ibiltzeko arazoak. Hausturak izan zituen hanketan: gangrenatu, eta moztu behar izan zizkioten. Haren hezurdura Monseko museoan dago (Belgika).[1]
Erreferentziak
- Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.