Julius Axelrod
Julius Axelrod (New York, 1912ko maiatzaren 30a - Bethesda, Maryland, 2004ko abenduaren 29a) estatubatuar biokimikaria izan zen.
Julius Axelrod | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1912ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Polonia |
Bizilekua | Bethesda (Maryland) New York |
Heriotza | Bethesda (Maryland), 2004ko abenduaren 29a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | City College of New York (en) George Washington University Medical School (en) New Yorkeko Unibertsitatea Seward Park High School (en) |
Hizkuntzak | poloniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, neurozientzialaria, farmakologoa, zientzialaria, biokimikaria eta ikertzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen nerbio-bulkadaren igorpenari buruz, eta Nobel Saria jaso zuen horregatik. Hamabost urtez industria kimikoko ikertzaile gisa lan egin zuen. 1955ean, National Institute for Medicine and Healtheko Farmakologia saileko buru egin zuten. Nerbio-bulkadari buruzko ikerketak egin zituen, mekanismo sinpatikoaren ezagutza sakondu zuen, eta noradrenalina eta beste zenbait gai aztertuz, guruin pinealean, hormonen metabolismoan parte hartzen duten entzimak aurkitu zituen. Efedrina, anfetamina eta metanfetamina alkaloideak aztertu zituen, eta untxien gibelean lehendabiziko biak katabolizatzen dituen entzima bat aurkitu zuen. 1970ean, Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, nerbio-bulkadaren transmisioari, eta sinapsi kolinergikoan azetilkolinak gai neurotransmisore gisa izan dezakeen paperari buruz egin zituen ekarpenengatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak