Juliotar urte (astronomia)
Astronomian, juliotar urtea (sinboloa: a) denbora neurtzeko unitate bat da, zehazki definitua: 365,25 egunekoa non egun bakoitzak 86.400 SI segundo (Nazioarteko Unitate Sistema) daukan, guztira 31.557.600 segundo. Juliotar urtea da aurreko mendetan mendebaldeko herrialdeek erabilitako batez besteko urtearen neurria juliotar egutegian, eta neurri-unitatearen izena ere bada.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.