Julio Soto
Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, Nafarroa Garaia, 1987ko abuztuaren 28a) bertsolaria da. San Fermin ikastolatik pasa eta gero, Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi zituen. Halaber, zutabegilea da Berria egunkarirako, "Larrepetit" atalean. Bertso-irakasle lanetan ere aritu da Iruñeko Bertso Eskolan, Erleta Ikastetxean (Leitzan), Ibarberri Eskolan (Lekunberrin) eta Xalto Ikastetxean (Goizuetan).
Julio Soto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gorriti, 1987ko abuztuaren 28a (36 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bertsolaritza ibilbidea
Iruñeko Bertso Eskolan hezia da. 2003, 2004 eta 2005eko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapelduna izan zen. Nafarroako Bertsolari Txapelketako (NBT) 2006ko edizioan finalean sartu zen, 2008koan hirugarrena eta 2009koan txapeldunordea izan zen. Aurrerantzean, Nafarroako txapelduna sei aldiz izan da, 2010ean, 2011an, 2015ean, 2017an, 2019an eta 2023an hain zuzen ere. 2009, 2013, 2017 eta 2022 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen baita ere.
Lorpenak
Txapelketak
- Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapelduna (3): 2003, 2004, 2005
- Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- Txapeldunordea (1): 2005
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
Sariak
- Zarauzko Kopla Txapelketa (1): 2009
- Bertxoko sariketa (2): 2008, 2010
- San Prudentzioko Dunba txapelketa (1): 2023
Ikus, gainera
- Bertsolari garaikideen zerrenda