Julio Ruiz de Alda
Julio Ruiz de Alda Mikeleitz (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1897ko urriaren 7a - Madril, Espainia, 1936ko abuztuaren 23a) hegazkinlaria, militarra eta Espainiako Falangeren sortzaileetako bat izan zen.
Julio Ruiz de Alda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lizarra, 1897ko urriaren 7a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1936ko abuztuaren 23a (38 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amelia Azarola Echeverría (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlari militarra, aire-begiralea eta autorea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Aeronáutica Militar Española (en) |
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Falange Espainola Falange Española y de las JONS |
Biografia
Silvio Ruiz de Alda eta Francisca Mikeleitz gurasoak zituen eta Lizarrako Zapatería kalean jaio zen. 15 urte besterik ez zituela, Espainiako Armadan sartu eta Segoviara, Gasteiza eta Tetuana destinatua izan zen.
Getafeko Aire Eskolan hegazkinlari bilakatu zen. Kapitaina zen pilotu titulua jaso zuenean. Horri esker hartu zuen parte, hegoaldeko ibilbidetik, Ozeano Atlantikoa airez zeharkatzeko hegaldian, Plus Ultra izeneko ur-hegazkinean, 1926. urtean, Ramón Francorekin, Juan Manuel Duránekin eta Pablo Rada mekanikariarekin batera. Palos de la Fronteratik irten ziren 1926. urteko urtarrilaren 22an, eta otsailaren 10ean iritsi ziren Buenos Airesa bere hiru lagunekin batera, 10.000 kilometroko bidea eginda. Bidaiaren gorabeherak De Palos al Plata liburuan jaso zituen Julio Ruiz de Aldak (1926).[1]
1933. urtean politikan hasi zen, eta Falange Española alderdiaren aitzindaria izan zen José Antonio Primo de Riverarekin eta Antonio García Valdecasasekin batera. Madrilen zen Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, eta, atxilotu ondoren, fusilatu egin zuten.[2]
Argazkiak
Julio Ruiz de Aldak hegazkinetik hartutako hainbat ortoargazki, 1.511 ortoargazki, ikus eta erabil daitezke Wikimedia Commonsen, (jabari publikoan).[3]
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Julio Ruiz de Aldaren aireko altxorra, Commonsen – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).